(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak e-gobernua deritzon proiektu pilotu bat garatu du GRISI europar programaren baitan astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Web edota PDA bidezko zerbitzuek, bai eta zerbitzu publiko nahiz ibilbideen lokalizatzaileek ere, argi islatzen dute espazio-datuen inguruko azpiegiturek herritarrentzat duten balioa


Nafarroako Gobernuak sustatutako Lurraldeko Informazio Sistemak datorren hilaren bukaeran joko du amaitutzat Geomatical Regional Information Society Initiative (GRISI). Europako proiektu horrek, herritarrentzako nahiz erakundeentzako zerbitzuen eta baliabideen geolokalizatzaileek duten balioa frogatzea du helburu; zentzu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean bi ekimen jarri dira abian: Datu Espazialen Iruñako Azpiegitura (IDEPamplona) eta Geopop, web edota PDA bidez honakoen kokalekuak jakiteko balio duen esperientzia pilotua: eraikuntza publikoak, zerbitzuak edota Iruñako eskualdeko garraio publikoaren ibilbideak.


Nafarroak GRISI proiektuan parte-hartzeko, milioi 1 euroko aurrekontua zegoen (eta zenbateko horren %50 jaso du, diru-laguntza gisa). 300.000 euro inguru Geopop-a garatzeko zuzendu dira; gainerakoa, berriz, bestelakoetara bideratu da, esaterako, IPEPamplona-ren diseinua, informazioaren tratamendu bateratua bazkideen aldetik (Nafarroaz gain, Letonia, Frantzia eta Italiakoak), GRISIren metadatuak garatzea edota azken ebaluaketa egin nahiz jardunbide egokiak hautatzea.


Frantziako Tolosan oraintsu egindako bilera batean, GRISIren hiru urteetan zehar buruturiko jardunbideak bateratu zituzten bazkideek. Nafarroaren egitekoa izan zen, e-gobernuaren ekimenak garatzea, hau da, Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetarako eraginkortasuna bilatzea, informazioaren teknologia berrien erabileraren bidez.


Horretarako, Nafarroako Gobernuak deialdi bat atera zuen, eta bertan izan zen Geopop, Iruñako Udalak sustatutako azpi proiektua. Horretan parte hartzen zuten, gainera, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak eta Tokiko Administrazio departamentuak. Geopop-en proposamena, lokalizaziora bideraturiko tresnak garatzea zen (web edota PDA bidez), eraikuntza publikoetarako, eskualdeko garraio publikoaren ibilbideetarako, ibilgailuen udal-gordailua kokatzeko, edota hiriburuko taxi-geltokiak aurkitu ahal izateko.


Aplikazio horren erabilera, Iruñako Datu Espazialen Azpiegituraren bidez kanalizatzen da (http://ide.pamplona.es). Toki Administrazioaren departamentuak, bestalde, 30 kiosko ezarri zituen Foru Komunitateko udal-eraikinetan, herritarrek informazio geografikoa kontsultatzeko, esaterako, lur, partzela eta abarren kokapena, posta helbideak...


GRISI proiektua, Europako erkidegoko INTERREG III C programaren baitan jaio zen, geolokalizazio eta internet bidezko tresnen bidez informazio-zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Edizio honetan, esaterako, Abruzzos-eko eskualdeak (Italia), turismoa erakartzeko sistema bat sustatu zuen, bai eta nekazal produktuen trazabilitatea erakusten duen beste bat ere. Midi-Pirenees deritzon eskualdeak, bestalde, landa-eremu batean profesionalak lokalizazioaren alde egin nahi izan zuen. Erreferentzia geografikoa gehitu dakiokeen informazioa eman nahi da, azken balioa areagotuz, betiere.


SITNAk balantze positiboa egin du azken hiru urteetan egindako lanari dagokionez. Izan ere, Nafarroak egindako proposamenaren ondorioz bateratu egin dira lau eskualde parte-hartzaileek informazioa emateko zuten modua. Horixe da, hain zuzen ere, Europako INSPIRE zuzentarauak gomendatzen duena: besteak beste, Europa mailako politiken eragina ebaluatzea ahalbideratuko duen informazio geografikoa emateko espazio-azpiegitura bat ematea, alegia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa