(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuriko osasun etxea 6,8 milioi euroren truke egiteko kontratazioa baimendu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariari Iruñeko Buztintxuri osasun etxea egiteko eta lanak zuzentzeko kontratua egiteko. Lanen kostua 6,78 milioi eurokoa izanen da, eta zuzendaritzarena, berriz, 113.680 eurokoa.


Gastua hainbat urtetan eginen dute, honela banatuta: 657.482 euro, 2008ko aurrekontuetatik; 4,74 milioi euro, 2009koetatik; eta 1,5 milioi euro, 2010ekoetatik.


Buztintxuri osasun etxea izen bereko auzoan eginen dute, Iruñean, eta aurreikuspenen arabera, eraikinaren azalera eraikia 4.107 m2koa izanen da. Lanak prozedura irekiaren bidez esleitu zizkioten, 2007ko uztailean, “ASOARQ, Arquitectos Asociados” arkitektura enpresari.


Eraikina berria izanen da, eta bertan egonen dira Buztintxuri, Artika eta Artiberri II-ko Oinarrizko Osasun Eskualdeko Lehen Mailako Artapeneko Zentroa, Emakumeak Artatzeko Zentro bat, eta Adimen Osasunerako Zentro bat.


Iruñeko Udalak O-NOZri eman dion lursail batean eginen dute (2.100 m2). Lursaila enparantza publiko handi batean dago, oinezkoentzako gune batean. Eraikinaren aurrealdeak enparantza horri eta Gipuzkoa hiribideari begira egonen dira.


Osasun etxeak hiru solairu izanen ditu. Behe solairuan Adimen Osasunerako Zentroa egonen da. Bertara enparantzatik bertatik sartu ahal izanen da, eta ez du loturarik izanen eraikineko gainerako guneekin. Hamabi kontsulta gela eta bulego, taldeetarako hiru areto, eta sostengurako eta langileentzako hainbat lokal izanen ditu. Behe solairuaren azalera erabilgarria 1.268 m2koa izanen da.


Lehenengo solairuari dagokionez, sarbidea Gipuzkoa hiribidetik izanen du, eta bertan Lehen Mailako Artapeneko Zentroa egonen da. Emakumeak Artatzeko Zentroa, berriz, bigarren solairuan egonen da, eta biek sarbide bera izanen dute.


Lehen Mailako Artapeneko Zentroak medikuntza orokorreko hemezortzi kontsulta gela, pediatriako sei kontsulta gela, larrialdietarako bi areto, kirurgia txikiko kontsulta gela bat eta ateratzeak egiteko beste bat, eta artapena eta sostengua eskaintzeko lokalak izanen ditu. Beste bi kontsulta gela ere aurreikusi dituzte, etorkizunean sor daitezkeen beharrizanetarako. Lehenengo solairuaren azalera erabilgarria 1.527 m2koa izanen da.


Emakumeak Artatzeko Zentroak, azkenik, sei kontsulta gela, hezitzailearen bulegoa, eta kirurgiako kontsulta gela bat izanen ditu. Solairu berean erabilera anitzeko areto bat egonen da, osasun hezkuntzako jarduerak, erditzeko prestakuntza etab. egiteko. Ere berean, langileentzako hainbat lokal ere egonen dira bertan. Bigarren solairuaren azalera erabilgarria 817 m2koa izanen da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa