(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du Nafarroako Ospitalerako behin-behineko moduluak erosteko

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Zaintzako medikuentzako bulegoak, aldagelak eta logelak egiteko erabiliko dituzte, C pabiloiko lanak egiten dituzten bitartean




Nafarroako Gobernuak, gaur, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zaintzako medikuentzako bulegoak, aldagelak eta logelak egiteko behin-behineko moduluak erosteko kontratua egiteko. Moduluak Nafarroako Ospitaleko C pabiloiko lanak egiten dituzten bitartean erabiliko dituzte.


Xede horretarako, hainbat urtetako gastua baimendu du. Guztizko zenbatekoa 416.160 eurokoa izanen da, honela banatuta: 41.616 euro, 2008an, eta 124.848 euroko hiru partida, 2009, 2010 eta 2011ko aurrekontuetatik.


Nafarroako Ospitaleko C pabiloiko proiektua lanak esleitzeko azken fasean dago, eta aurreikuspenen arabera, erabakia ekaineko lehenengo hamabostaldian hartuko dute. Lanak irailean abiatuko dituzte, eta hiru urte iraunen dute.


Behin-behineko moduluetan ez dute ezarriko gaixoak artatzeko zerbitzurik, eta lanek dirauten bitartean ere Ospitaleko eraikinetan eskainiko dituzte. Lehenago esan dugunez, behin-behineko moduluetan osasun langileentzako gela osagarriak baino ez dituzte eginen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa