(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak N-132 errepideko "Eslaba-Zare" eta "Zare-Oibarko saihesbidea" tarteak inauguratu ditu asteartea, 2008.eko maiatzak 27

NA-132 Foru Komunitateko intereseko errepideetako bat da eta Nafarroako erdialdea egituratzen du, ekialde-mendebalde norabidean. Azkeneko urteetan, ardatza hobetzeko hainbat esku-hartze egin dituzte, baina Eslaba eta Oibar arteko lanak egiteko zeuden. Azkeneko bi tarteak egokitzeko 6.090.055 euroko inbertsioa egin behar izan dute, eta lanak gaur inauguratu dituzte


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria N-132 errepideko bi tarte inauguratzeko ekitaldiaren buru izan da, gaur goizean. N-132 Lizarra, Tafalla eta Zangoza lotzen dituen ardatza da, eta gaur "Eslaba-Zareko saihesbidea" eta "Zare-Oibarko saihesbidea" tarteak inauguratu dituzte. Bi esku-hartzeetarako 6.090.055 euroko inbertsioa egin behar izan dute.


Inaugurazio ekitaldira bildu dira, era berean, honako hauek ere: José Manuel Martínez Oibarko alkatea; Jesús Ángel Lecumberri San Martín Unxekoa; Mª Jesús Zoroza Uxuekoa; Ignacio Iriarte Lergakoa; Félix MªBariain Eslabakoa; Jesús Mª Lecumberri Zarekoa; MªCarmen Iriguibel Galipentzukoa; Jesús Esparza Kasedakoa; Jesús Mª Ayesa Leatxekoa; José Mª Lerga Aiesa kontzejuko presidentea; eta Pablo Romera Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Sozietate Publikoko (SPRIN) kudeatzailea.


NA-132 Foru Komunitateko intereseko errepideetako bat da eta Nafarroako erdialdea egituratzen du, ekialde-mendebalde norabidean. Azkeneko urteetan, ardatza hobetzeko hainbat esku-hartze egin dituzte, baina Eslaba eta Oibar arteko lanak egiteko zeuden. Azkeneko zati horretako lanak hiru tartetan banatu dituzte: "Eslabako saihesbidea", "Eslaba-Zareko saihesbidea" eta "Zare-Oibar-Oibarko saihesbidea". "Eslabako saihesbidea" joan den urteko urrian inauguratu zuten, eta gaur, berriz, azkeneko bi tarteak inauguratu dituzte.


Bi tarteetako lanak Aldesa enpresari esleitu zizkieten, eta Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean barne hartuta daude, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki.


Alba kontseilariak nabarmendu duenez, azkeneko urteetan inbertsio handia egin dute NA-132 errepidean: 18 milioi eurotik gorako inbertsioa. Era berean, gogoan izan du A-21 Pirinioetako Autobideko lanak oso aurreratuta daudela, eta adierazi duenez, etorkizunean horixe bera izanen da Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko biderik motzena. Gainera, A-21 Autobideak Pirinio inguruaren garapen industriala ahalbidetuko du, Donejakue Bideko Autobideak Lizarrerriarekin egin duen bezalaxe.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa