(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Burlatako Morea inguruan 1.116 etxebizitza babestu eraikitzea aurreikusten du asteartea, 2008.eko maiatzak 27

José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak Burlatako Morea inguruan eginen duten hirigintzako esku-hartze bat aurkeztu du gaur eguerdian, prentsaurrekoan. Aurreikuspenen arabera, 1.116 etxebizitza babestu eraikiko dituzte bertan, 996 jabetza araubidekoak eta 120 alokairukoak.


Burlatako Morea

Burlatako Morearen maketa. ( irudia handitu )

Etxebizitza guztiak babestuak izanen dira. Hain zuzen ere, batetik, 9 eta 12 altuerako eraikinak izanen dira, behe solairuan eraiki gabeak. Bestetik, 6 altuerako bloke linealak aurreikusten dituzte. Kasu horretan, erdian enparantzak osatuko dituzte eta behe solairua hirugarren sektoreko erabileretarako izanen da.


Esku-hartzea Iruñea eta Burlata artean eginen dute, eta eremuaren guztizko azalera 378.155,34 metro koadrokoa da. Gehienak, 337.067,88 m2, Burlatan daude, eta 41.087,46 m2, berriz, Iruñean. Egoitzarako eraikitako azalera 100.630,56 metro koadrokoa izanen da eta ekipamenduetarako azalera 21.601 metro koadrokoa. Berdeguneek 179.305 metro koadro izanen dituzte, eta eremu zolatuek, berriz, 111.314 metro koadro. Eremuaren dentsitateari dagokionez, 26,34 etxebizitza izanen ditu hektareako, eta eraikigarritasun indize gordina 0,28 m2/m2-koa izanen da.


Eremuaren mugak honako hauek dira: Arga ibaia, hegoaldean; N121-A errepidea, ekialdean Burlatako ehundura finkatuarekiko muga osatzen duena; eta Iruñeko Mugazuri kalea, iparraldean, Txantrea eta Orbina auzoekiko muga osatzen duena.


Kontseilariak adierazi duenez, eskualde mailako parke bat sortzea komeni da, eskualdeko arauetan aurreikusita dagoen moduan, eta horrexek berak justifikatzen du Morea inguruko esku-hartzea. Kontseilariak nabarmendu du, era berean, aldez aurretik dauden garrantzizko elementuak errespetatuz eta integratuz diseinatu dute antolamendua (Donejakue Bidea edo Irabia ikastetxeko esparrua eta instalazioak, besteak beste). Gainera, hiri eremuko guneak eta elementuak ere kontuan hartu dituzte (inguruetan dauden kaleak eta enparantzak), eta horien kokalekuak parkearen diseinua baldintzatu du. Horregatik, parkearen ertzetan, batik bat iparraldean, ikusizko ihesbideak proposatu dituzte, eta hala dagokionean, sarbideak.


Esku hartzeko beste irizpide bat parkearen jarraitutasuna bermatzea da, ikus-eremuari zein espazioaren baldintzei dagokienez, esparruan aurreikusten diren eremu eraikien bidez. Hartara, gune libreak garbiak eta iragazkorrak izanen dira (ibilbideei dagokienez) eta edozein gunetan, baita ingurune eraikietan ere, eremu libre eta okupatu gabearen irudia izanen da nagusi.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Memoria

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa