(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Urdazubira eta Zugarramurdira joan da, Nafarroako Gobernuak bertan egin dituen lanak ikustera osteguna, 2008.eko maiatzak 29

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Urdazubi eta Zugarramurdi ingurura joan da, gaur, Nafarroako Gobernuak bertan egin dituen lanak ikustera. Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria ere bertaratu dira.


Sanz presidentea, Sanzberro eta Corpas kontseilariekin batera

Sanz presidentea, Sanzberro eta Corpas kontseilariekin batera. ( irudia handitu )

Hasteko, presidentea eta kontseilariak Urdazubiko udaletxera joan dira. Santiago Villares Otheguy alkateak agur egin ondoren, 2007ko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko lanak ikustera joan dira. Aipaturiko lanak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu. Urdazubiko monasterio zaharrera ere joan dira; izan ere, Donejakue bideko erromesentzako aterpetxea egin dute bertan. Gainera, monasterioaren ondoan dagoen tradiziozko errota ere bisitatu dute.

2007an, maiatzeko uholdeek eragin zituzten kalteak konpontzeko eta berriro ere horrelakorik gertatu dadin saihesteko lanak egin dituzte Urdazubin, Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin. Hain zuzen ere, Toki Administrazioko Departamentuak 1.000.000 euro inguru eman ditu, eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, berriz, 150.000 bat euro.


Presidentea, kontseilariak eta alkateak bisitaren unean. ( irudia handitu )

Bestalde, 2007an zolaberritze lanak egin dituzte, San Salvador enparantzan eta Urdazubiko San Salvador Monasterioaren alboko kaleetan, monasterioa eta plazaren publikotasuna nabarmentze aldera. Lanen aurrekontua 204.000 eurokoa izan da, eta 131.000 (%65) Kultura eta Turismo Departamentuak ordaindu ditu, Nafarroako Mendialdea Dinamizatzeko Planaren baitan.


2005eko abuztuan erromesentzako aterpetxea inauguratu zuten, monasterio zaharrean. Ekipamendu berria Nafarroako Gobernuak sustatu zuen, Urdazubi-Baztango Donejakue Bidearen Adiskideen Elkartearekin elkarlanean, eta lanen kostua 115.000 eurokoa izan zen. Kultura eta Turismo Departamentuak 55.050 euro ordaindu zituen, kalostra egokitzeko.

Berriki, bestalde, Apaingarrien Museoa zabaldu dute, monasterioan bertan. Museoa Urdazubi-Baztango Donejakue Bidearen Adiskideen Elkarteak sustatu du.


Jarraian, presidentea eta kontseilariak Dantxarinera joan dira, eta saihesbideko eta Frantziara igarotzeko zubiko lanak ere ikusi dituzte. Geroago, Zugarramurdira joan dira, Sorginen Museora, eta bertan, Jesús María Aguerre Indaburu alkateak egin die agur. Azkenik, Zugarramurdiko Kobazulora joan dira, iazko uholdeen ostean egin dituzte hobekuntza lanak ikustera.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa