(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erradioterapia Zentroak beste urrats bat egin du, eta brakiterapia tratamendua eskaintzen hasi da osteguna, 2008.eko maiatzak 29

Teknika horri jarraiki, material erradiaktibozko kapsulak ezartzen dituzte gorputzean, tumorearen ondoan; zerbitzua abian jarri zutenetik, lehenengo asteetan, ugal aparatuko eta umetokiko minbizi kasuetarako erabili dute brakiterapia, beste tratamendu batzuen osagarri gisa


Medikuak

Eskuinetik ezkerrera, Rubio, Muruzábal, Domínguez, Villafranca eta Nieves Moreno. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentroak beste urrats bat egin du, eta apirilaren 21az geroztik minbiziaren aurkako tratamenduak brakiterapia bidez eskaintzen ditu.


Erradioterapia modu horrek material erradiaktiboa tumorearen ondoan ezartzen du. Hortaz, brakiterapiak ez du zerikusirik makina bidez egiten diren erradiazio igorpenekin (gaixoarekiko distantzia jakin batera egoten diren azeleragailu linealek egiten dituzten igorpenekin).


Gaur goizean, brakiterapiaren berri eman dute María Jesús Calvo Nafarroako Ospitaleko zuzendariak, Miguel Ángel Domínguez Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko buruak, eta honako sendagile hauek: Elena Villafrancak (Zerbitzu bereko sendagile eta Brakiterapia Unitateko arduradunak), Juan Carlos Muruzábalek (Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ginekologia Zerbitzukoak), eta Anastasio Rubiok (Nafarroako Ospitaleko Erradio-fisika Zerbitzuko buruak).


Brakiterapia tratamenduak abian jarri zituztenetik (apiriletik) ugal aparatuko tumoreak, umetoki lepoko bi tumore, eta endometrioko (umetokia barrutik estaltzen duen muki mintza) zazpi kartzinoma tratatu dituzte. Kasu guztietan ere, minbiziaren aurkako beste tratamendu batzuen osagarri gisa erabili dute brakiterapia.


Erradiazio iturria duen materiala ezartzeko, tumorera iristea ahalbidetzen duten berezko barrunbeak erabiltzen dituzte, edo bestela, ehunak zeharkatzen dituzte, inplante interstizialen bidez. Oldarkortasun aldakorreko prozedurak dira, eta erradioterapiako onkologoek egiten dituzte, sarritan beste espezialista batzuekin elkarlanean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa