Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariari mediku errezeta elektronikoa ezartzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoak kontratatzeko. Xede horretarako, 500.000 euroko gastua egiteko baimena ere eman du.
Nafarroako Gobernuak Lizarrako epaitegien eraikinaren ingurunea urbanizatzeko obren lizitazioa onartu du gaurko bilkuran. Inbertsioa 1.000.864 eurokoa da, obraren zuzendaritza barne, eta hainbat urtetan eginen da.
Nafarroako Gobernuak Abiaburu Lankidetza Hitzarmena onetsi du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Kultura eta Turismo Departamentuak sinatzeko, tuirismo-kalitatearen arloko politika eta estrategia amankomunak garatzeko.
Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretu baten bidez, aleman, euskara, frantses, ingeles, eta italieraren maila aurreratuko irakaskuntzarako curriculuma ezarri du Nafarroarako. Aipaturiko curriculumak bere egiten ditu Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B2 gaitasun mailaren ezaugarriak.
Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu gaurko bilkuran Antsoain eta Iruñeko Udalekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko Ezkaba eta Cardenal Ilundain ikastetxe publikoetako kiroldegi-pistak estaltzeko.
Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari baimena luzatzen zaio irakasleen banakako merezimenduen lansari osagarriak ordaintzen segitzeko.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatzen ahal duzu.
Bestalde, toki erakundeei eta giza ekimeneko erakundeei 4 milioi € eman dizkie aurten
Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du gaur Nafarroako Estatistika Institutuak eta Estatistikaren Institutu Nazionalak sinatzeko, “2008ko Gizarte Inkesta. Familiak eta Ingurumena” izeneko inkesta egiteko xedez. Ekimen hau 2005-2008 aldirako Plan Estatistiko Naziolanaren barrenean kokatzen da.
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du gaur goizeko bilkuran igandeko goizaldean Zarautzen egindako atentatua, Euskal Herrian Abiadura Handiko Trena eraikitzen duten enpresetako baten aurka, eta haren elkartasuna adierazi die zauritutako hiru lagunei.
ANEren zuzendariak eta Ingurumen departamenduko zuzendari nagusiak iazko uholdeen ostean berreraikitako eustormen egoera egiaztatu dute gaur goizean