(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak aintzatetsi egingo ditu toki erakundeen artean elkarbizitza-eremuak bultzatzeko helburuarekin sortutako ideiak asteartea, 2008.eko ekainak 3

Amelia Salanueva kontseilari andreak "Nire herria, nire hiria. 2008" izeneko I. Sariketa aurkeztu du


Toki Administrazioko Departamentuak "Nire herria, nire hiria" izena daraman I. Sariketarako deialdia egin du; sari horri esker, kalitaterik eta gehien duen lanak 7.000 euro jasoko ditu eta proposamenik eta orijinalenak, berriz, 4.500. Bi sari horiek ez dira pilatzeko modukoak izango. Toki erakundeen artean elkarbizitzarako eremuak nola hobetu eta alor desberdinetan tokiko kudeaketa nola egin adierazten duten ideia onenak saritzea da helburua. Amelia Salanueva Murguialday kontseilari andreak sari horren aurkezpena egin du gaur goizean. Sariketan parte ahal izango dute: toki erakundeek beraiek, herritarrek, elkarteek nahiz bestelako erakundeek.


Kontseilari andreak azpimarratu duenez, herritarrek eskatzen dituzten zerbitzu berriei erantzuna emateko, ona da administrazioan duten parte hartzea sustatzea; kasu honetan, toki mailako zerbitzuak hobetzeko ideiak bildu dira, elkarbizitzarako eremuak ahalbideratuko dituzten ekimenen bidez.


"Honako I. Sariketa honen helburua da, arestian aipatu parte-hartzea lortu eta administrazioak aurre egin beharreko erronkei buruzko ekimenak jasotzea; horretarako, Toki Erakundeak motibatu nahi dira, herrietarako nahi herritarrentzako ideia berritzaileak asma ditzaten."


Lanak aurkezteko gai batzuk aipatu dira adibide gisa: herritarrek toki erakundearekin duten harremana, toki mailako arazo publikoetan parte hartzea, erregistro eta artxiboetara jotzeko aukera eta udal nahiz kontzejuen modernizatzea." Lan horiek Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu edota bertara bidali ahalko dira, lehiaketaren inguruko oinarriak NAOn argitaratzen direnetik irailaren 30a arte. Epaimahaiak azaroaren 10 baino lehen hartuko du sariketaren inguruko erabakia.


Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak, "Toki Administrazioko Koadernoak" deritzon bilduman argitaratu ahalko ditu saritutako lanak. Horretarako urtebeteko epea izango du gehienez, emakida argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa