(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuek hitzarmena izenpetu dute, Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko Ituna garatzeko asteartea, 2008.eko ekainak 3

Hezkuntza Departamentuak eta AFAPNA, CCOO, CSIF, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, "Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna, 2007-2011" garatzeko. Itunaren baitan, irakaskuntzako funtsezko 6 alderdiri buruzko hitzarmen partzialak daude.


Honako hauek, hain justu: 1.- 2008-09 ikasturteko irakasleen zerrendak; 2.- enplegu eskaintza; 3.- erretiro aurreratua; 4.- lehentasunezko laguntzako ikastetxeak; 5.- lanaldi jarraitua eta malgua; eta 6.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei sostengua irakaskuntza koordinatzeko.


Alderdi horien gainean hitzartu dituzten neurri zehatzak ez dira berrinterpretazioak edo berritasunak; aitzitik, 2007ko Itunaren garapenak dira. Langileentzako funtsezkoak diren alderdiak dira, sindikatuek eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak negoziatzeko egin duten ahaleginaren emaitzak. Hartara, bi alderdien artean harreman berria abiatu eta interes komuneko gaiei ekiteko beharrezkoa den konfiantza sortu dute.


Hitzarmenaren izenpetzaileak, sindikatuetakoak, honako hauek izan dira: Juan Carlos Laboreo (AFAPNA); José Elizalde (CCOO); Jesús Otermin (STE-EILAS); Yolanda Salinas (UGT), eta Mª José Pérez Bardot (CSIF). Sinadura ekitaldian bi ale izenpetu dituzte: bat, euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz. Neurri nagusiak honako hauek dira:

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa