(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak laguntzen deialdia egin du, euskal Hizkuntzalaritza eta Soziolinguistikako ikerlanetarako asteazkena, 2008.eko ekainak 4

Eskaerak egiteko epea ekainaren 16an amaituko da, eta aurtengo laguntzen guztizko zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da (2007ko zenbatekoaren bikoitza). Laguntzak aurkeztutako proiektu edo lan guztien artean banatuko dituzte.


Euskarabideak, Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuaren bidez, Nafarroako euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko azterlan, ikerlan eta estatistikak egiten ditu. Horregatik, garrantzi handikotzat jotzen ditu unibertsitateetako ekarpen zientifikoak, eta ekarpen horiek ikerlanen bidez sakontze aldera, aipaturiko laguntzak ematen ditu.


Aurtengo lan ildoak jarraipena emanen dio aurreko urteetako beste ildo bati; hots, dagoeneko desagertu den Unibertsitateen eta Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen zuen ildoari.


2007ko laguntzen guztizko zenbatekoa 8.000 eurokoa izan zen, eta onuradunak honako lan hauek izan ziren: "El léxico disponible de los estudiantes preuniversitarios de Navarra", Cristina Tabernero irakaslearena (Nafarroako Unibertsitatea); "Nafarroako mintzo zenbaiten azterketa: Nafarroa Garaiko eremuak", Iñaki Camino irakaslearena (EHU); "Nafarroako oikonimiaren azterketa. 1.Goizueta-Arano", Patxi Salaberri irakaslearena (NUP); eta "Iruñerriko gazte hizkeraren ahozko Corpusa", Orreaga Ibarra irakaslearena (NUP).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa