(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskara irakasten duten 22 erakunde pribatuk jasoko dute Euskarabidean-en diru-laguntza osteguna, 2008.eko ekainak 5

Adin nagusiak euskalduntzera zuzenduriko zentro pribatuen matrikulazioa egonkor mantendu da


Sortu berri den Euskarabidea / Euskararen Nafarroako Institutuak itxi du, dagoeneko, Hezkuntza Departamentuak urtero sustatzen duen diru-laguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea. Deialdi hori, adin nagusiei euskara irakasten dieten erakunde pribatuei dago zuzendua (Euskaltegi eta Gaueskola pribatuak).


Deialdi horri erantzuna emanez, 151 taldetan banatutako 1.572 ikasle dituzten 22 erakundek aurkeztu zuten eskaera. Adin nagusien euskalduntze-zentro horien matrikulazioa egonkor mantendu da, aurreko ikasturteetako datuekin alderatuz gero.


Laguntza horiek hiru hilero ematen dira, eta beraien helburu soziala da, herritarrek euskara ezagutzeko eskubidea sustatzen duen Euskarari buruzko abenduaren 15ko 188/1986 Foru Legea betetzea. Deialdian bi laguntza-mota barne hartu dira: erakundeei zuzenduriko diru-laguntzak (A modalitatea), eta zentro horietako ikasleentzako epealdi horretarako bekak (B modalitatea). 350.000 euro bideratu dira, bai baterako, bai besterako.


A modalitateko laguntza-moduluari dagokionez, diru-laguntzak bilakaera bat izan du: 2006an, 0,43 euro bideratzen ziren erregimen arrunteko ikasle eta ordu bakoitzeko; 2007an zenbateko hori 1,05 eurokoa zen; eta 2008an, berriz, 1,19 eurokoa. Barnetegietako erregimenari dagokion diru-laguntza 8 eurokoa da, ikasle eta egun bakoitzeko.


0007/2008 Ebazpenak B Modalitateari begira sartu ditu berrikuntzak; izan ere, lehengo aldi zabaldu zaie deialdia euskara ikasten diharduten adin nagusiei. Horretarako, 20.000 euro zuzendu dira. Era berean, laguntza horiek egindako ikastaroari dagokion matrikularen %40 bere gain hartuko dutela ere ezarri da.


Honako ikastaroak lagunduko dira diruz:


1. Eskolan bertako ikastaroak:


1.1. Arruntak, hau da, astean 3 ikastordu gutxienez eta 30 orduko gutxieneko iraupena.


1.2. Barnetegiak, hau da, ikasturtean 60 ikastordu gutxienez eta lau asteko gutxieneko iraupena.


2. Informazio eta Komunikazio Teknologia bidez jasotako ikastaroak, hau da, auto ikaskuntza modalitateko urrutiko ikasketak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa