(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilariak 2008ko euskarazko eskola lehiaketen sariak banatu ditu

ostirala, 2008.eko ekainak 6

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak 2007-2008ko ikasturtean ikastetxeetan egiten diren euskarazko lehiaketen sariak banatu ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.


Banatu diren sariak lehiaketa hauei dagozkie: Literatura lehiaketaren sariak (Poesia eta Narratiba modalitateetan), “Jose Maria Satrustegi” Etnografia saria, “Pedro Diez de Ulzurrun” Deklamazio, Irrati Gidoi eta Podcasten saria eta Bertsopaperen saria.


Lehiaketa horiek guztiak, azken 19 urte hauetan euskaraz antolatu dira ikastetxeetan egiten diren ahaleginak indartzeko, egunerokoan, ikasleen hizkuntza gaitasuna aberasten dutelakoz eta hizkuntzarekin jolasteko eta sortzeko bideak zabaltzen dituztelakoz.


Lehiaketa hauetara guztietara 1.733 lan aurkeztu dira, 274 Narratiban, 91 Poesian, 1.359 Bertso Paperan, 7 Etnografian eta 2 Deklamazio, Irrati Gidoi eta Podcastean (azken hauek taldeko lanak izan dira). Ikasturte honetan 28 sari banatu dira.


Sarituek diploma eta trofeo bana jaso dute ekitaldi honetan. Lan hauek, 1989az geroztik Hezkuntza Departamentuak zabaltzen duen LENARRIAK VII bilduman argitaratuko dira.


Sari banaketan ikasle sarituak, euren senitartekoren bat, beren ikastetxeetako ordezkari bat, eta epaimahaikideek parte hartu dute.


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa