Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lankidetza hitzarmen bat onetsi da “Reyno de Aqua. Nafarroako Erribera Zaragozako 2008ko Erakusketan” izeneko programa egiteko
astelehena, 2008.eko ekainak 9Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du “Reyno de Aqua. Nafarroako Erribera Zaragozako 2008ko Erakusketan” izeneko programa garatzeko. Hitzarmena ondoko erakunde hauen artean sinatuko da: Kultura eta Turismo Departamentua, Tuterako Udala, Nafarroako Erribera garatzeko estrategien partzuergoa (EDER) eta Bardeetako Komunitatea. Programa hau egiteko, 79.000 euroko gastua onetsi du Gobernuak.