(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BEZ-aren erregelamendua aldatu da zerga honen legean izandako azken aldaketei egokitzeko

astelehena, 2008.eko ekainak 9

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZ) erregelamendua aldatzeko zerga hura arautzen duen legean izandako azken aldaketei egokitzeko xedez.


Besteak beste, aipatu aldaketetan sartu izan da %4ko zerga-tasaren aplikazioa araubide bereziko edo sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzetan. Kasu honetan, Erregelamendu berriak zehazten du nola egiaztatu behar duen extebizitzaren erosleak haren egoera, tasa murriztua aplikatzeko eskubidea edukitzeko.


Bestalde, Erregelamendua egokitu izan da irratidifusio digital eta telebista digitaleko zerbitzuen hornidura eta hartzean %7a aplikatzeko, eta edozein muga kentzeko eragiketen prezioari lotuta ez dauden dirulaguntzak jasotzearen ondoriozko kenkarirako eskubidean.


Beste aldaketaren helburua da zehaztea zein kasutan aplikatzen ahal den zerga murriztua ezgaitasuna edo minusbaliotasuna duten pertsonek erabiltzen dituzten autoei dagozkien eragiketetan. Azkenik, testu berriak arautzen du araubide berezia aplikatu nahi duten entitateek Zerga Administrazioari egin behar dizkioten jakinarazpenen edukia.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa