(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“El Correo” egunkariaren aurkako atentatua gaitzetsi du Nafarroako Gobernuak

astelehena, 2008.eko ekainak 9

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du ETA erakunde terroristak igandeko goizaldean egindako atentatua “El Correo” egunkaria eta beste komunikabide batzuk inprimatzen dituen errotatibaren kontra.


Gaur goizeko bilkuran foru exekutiboak erabaki du haren sostengu eta elkartasuna erakustea “Vocento” taldeko profesionalei, izan ere, berriz eraso bat jaso izan baitute, argudio ahulak edukita, indarkeriaz inposatu nahi direnengandik.


Nafarroako Gobernuaren ustez, haien helburu zehatzetik haratago, terroristek berriro erakutsi izan dute beren etsaia askatasuna eta demorazia direla, espainarren aldeko apustu garbia jaso duten printzipioak, hain zuzen ere. Komunikabideak isilarazi nahirik, ETAren hiltzaileek eta babesa ematen dietenek inposatu nahiko luketen gizartea definitzen dute, gizarte totalitarioa, pentsamendu bakarrekoa, informazio-aniztasunarentzat tokirik ez lukeena.


Foru exekutiboak animoak ematen dizkie komunikabideetako profesionalei gizartea egituratzeko egiten duten lan garrantzitsu horretan jarraitzeo, ziur egonda irabazten segituko dutela irakurleak, enztuleak edo ikusleak egunero egiten duten erreferenduma euren informazio iturria libreki hautatzeko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa