(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Udalarendako 100.000 euroko dirulaguntza onetsi da “Pamplona Futura” programaren ekimenetarako

astelehena, 2008.eko ekainak 9

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresako zuzendari nagusiari 100.000 euroko laguntza zuzena eman diezaion Iruñeko Udalari 2008ko “Pamplona Futura” programaren ekinmenetarako.


Iruñeko Udalak martxan jarri du aurten “Pamplona Futura” izeneko programa eta haren helburua da hainbat ekimen garatzea teknologia berrien ezagutza eta erabilpena bultzatzeko gizarteko sektore guztien artean haustura digitala murriztu eta herritar guztien artean informazio gizartea sustatzeko xedez.


Nafarroako Gobernuak bere egiten du Nafarroa informazio gizartean sendotzeko konpromisoa, izan ere, funtsezkoa baita haren garapen ekonomiko eta sozialerako. Horretarako, ezinbestekoa da informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) sustatu eta hedatzea eta behar den hezkuntza eta prestakuntza eskaintzea, izan ere, horixe baita oinarria gizartea parte-hartzaileagoa lortzeko informazio gizartean. Zentzu horretan, dagozkion progamen bidez, IKT-ren eta informazio gizartearen kultura hurbildu nahi zaio herritar orori, modu pertsonalizatuan eta bereziki gehien behar dutenei.


Informazio gizarte arloan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak dituzten helburuek bat egiten dute eta osagarriak dira, beraz, modu koordinatuan jardun behar dute bikoizketak saihestuz, baliabideak optimizatuz eta Udalak duen herritarrenganako hurbiltasuna aprobetxatuz.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa