(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrogei jarduera inguru burutu ahalko dira Nafarroako unibertsitateen Udako Ikastaroen 8. edizioan asteartea, 2008.eko ekainak 10

Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen 8. edizioak 39 prestakuntza-jarduera izango ditu. Jarduera horietan jorratuko diren gaiak askotarikoak izango dira, esaterako, arte garaikidea, Urrezko Mendeko prosa, aldaketa klimatikoa, barrea eta umorea, edota astronomia.


Kartela

Ikastaroen karteletako irudia.

Egitaraua gaur goizean aurkeztu da, prentsaurreko bidez. Bertan izan dira: Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez Nievas López de Goicoechea jauna; Iruñako alkate Yolanda Barcina Angulo andrea; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Proiekzioko errektoreorde Camino Oslé andrea; Nafarroako Unibertsitateko Ikasle eta Unibertsitate-hedapeneko errektoreorde María Iraburu andrea; Iruñako EHUNeko zuzendari José Luis Martín Nogales jauna eta Tuterako EHUNeko zuzendari Luis Fernández jauna.


Ikastaro horiek osatzen dute Foru Komunitateko unibertsitate-hedapeneko jarduera nagusia. Uda sasoian kasketa-egitarau erakargarria, zehatza eta gaur egunekoa eskaintzea da jarduera horien helburua, unibertsitatea Nafarroako gizarteari hurbiltzeko asmoarekin. Jarduera guztiak ekainaren 25 eta irailaren 30 artean gauzatuko dira.


Ekimen horren hiru prestakuntza-ekintza mota barne hartzen ditu: Ikastaroak, jardunaldiak eta konferentziak. 39 jarduera eskainiko dira guztira, hau da, 450 ikastordu baino gehiago, 21 jardunalditan banatuta.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Oir esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa