(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Gurutze Gorriak etorkinen giza artapenerako lankidetza hitzarmena izenpetu dute asteartea, 2008.eko ekainak 10

Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Joaquín Mencos Gurutze Gorriko presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur, etorkinen giza artapenerako programa garatzeko. Aurreikuspenen arabera, 2008an 168.000 euroko inbertsioa eginen dute.


Ezkerretik eskuinera, Alberto Catalán eta Joaquín Mencos, akordioa sinatu ostean. ( irudia handitu )

Programa aurreko urteetan ere gauzatu dute, eta hari esker, gazte etorkinak behin-behinean artatzeko hamabi plaza sortzen dituzte Nafarroan: zazpi, Kanariar Uharteetatik, Ceutatik eta Melillatik penintsulara etortzen diren Saharaz hegoaldeko gazteentzat; eta bost, Foru Komunitatean bizi diren eta egoera bereziki eskasean eta arriskutsuan dauden gazte etorkinentzat (gizarte bazterketa jasateko oso arrisku handia duten gazteak).


Proiektua Etorkinak Artatzeko Bulegoak (Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren mendeko erakundeak) eta Nafarroako Gurutze Gorriak gauzatuko dute (Gurutze Gorriak etorkinak artatzeko zentro bat du).


Artatutako hamabi gazteek honako zerbitzu hauek jasoko dituzte: oinarrizko beharrizanak (mantenua, ostatua, arropa, nork bere gastuetarako dirua, etab.); osasun artapena; gizarte gaitasunen arloko prestakuntza eta erdaraz mintzatzeko oinarrizko prestakuntza; orientazio juridikoa eta soziala, pertsona bakoitzaren egoeraren arabera; aisialdiko jarduerak; baliabide arautuetarako eta osasun sistemarako laguntza; eta Nafarroako baliabideekiko jardun, lankidetza eta koordinazio neurriak, etorkinak egokitu eta gizarteratu daitezen.


Programa Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren baitan dago. Aipaturiko Plana Lan eta Immigrazio Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak hitzartu eta finantzatu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa