(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Red Bull markaren bi automobil-taldeek Formula 1 kotxez osaturiko entzierroa antolatu dute Iruñan asteazkena, 2008.eko ekainak 11

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ekimen honek Iruña eta "Nafarroako Erreinua. Lur anitza" logotipo turistikoa promozionatuko ditu.


Red Bull markaren bi automobil-taldeek ("Red Bull Racing" eta"Toro Rosso") Formula 1 kategoriako autoekin egindako entzierro bat antolatu duten ekainaren 28rako. Nafarroako Gobernuak 70.000 eurorekin lagundutako ekimen honek Iruña eta "Nafarroako Erreinua. Lur anitza" logotipo turistikoa promozionatuko ditu.


Entzierroa goizeko 8etan hasiko da, eta 6 minutu inguru iraungo du; denbora tarte horretan, bolidoek 848 metroko ibilbidea egingo dute, Santo Domingoko ukuiluen eta zezen-plaza artekoa, hain zuzen ere. Ospakizunak entzierroetako ohiko osagaiak izango ditu: aurreko entzierro txikia, abisua emateko suziriak, santuaren horma-hobi aurreko kantuak, eta karrera. Entzierroan bostehun bat lagunek parte hartuko dutela uste da, eta jendeak saio guztia ikusteko aukera izango du, bai ibilbidean zehar bai zezen-plazan. David Coulthard eta Sebastien Bourdais izango dira bi bolidoetako gidariak.


Ekitaldi hau, edari isotonikoen marka ezagunak munduan zehar antolatzen dituen ikuskizunen arteko bat da, eta paisaia eta folkloreaz baliatu da oraingo honetan. 2007an mota honetako 21 ekintza burutu ziren; aurten, bestalde, ekitaldi desberdinak antolatu dira Singapurren, Saudi Arabia, eta Iruñaren ostean, baita Argentinan edota Brasilen ere.


Bi bolidoak ekainaren 26an helduko dira Iruñara, 15 lagunez eta lau tona materialez ekipatuta. Gaztelu enparantzan egongo dira ikusgai, bertan instalatuko baita paddock-a ostiral gaua arte. Egun horretan, gaueko 23.00etan, loka-puntuan jarri eta Santo Domingoko ukuiluetaraino eramango dira, entzierro txikian bezala, Chapitela eta Udaletxeko plazan barrena. Entzierroa larunbat goizean izango da eta arratsaldez, Armadaren etorbidean, bolidoen potentzia adierazteko erakustaldia burutuko da.


Nafarroako Gobernuaren parte hartzea


Nafarroako Gobernuak 70.000 euroko laguntza ema dio ekimen honi. Zenbateko hori, Nafarroa eta Iruña promozionatzeko dagoen partidatik atera du, kontuan izan baita, halako ekitaldiak zuzenean nahiz diferituan eskaintzen dela mundu osoko 140 herrialdeetako telebista bidez.


Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalán Higueras jaunak proiektuaren aurkezpen ekitaldian adierazi duenez, ekitaldi hori "gantxo" ezin hobea da Nafarroa atzerrian promozionatzeko. Zentzu horretan, kontseilariak gogorarazi du, ekitaldian ez dela merkataritza-markarik agertuko, eta logotipo ofizial bakarra "Nafarroako Erreinua. Lur anitza" dioena izango dela.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa