(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta AEDONA elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, zenbait kirol jarduera egiteko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko osteguna, 2008.eko ekainak 12

Nafarroako Gobernuak 700.000 €-ko ekarpena egin du; besteak beste, emakumeek eta adinekoek kirola egin dezaten sustatzeko berariazko programak eta familia eta kirola bateratzeko programak garatzeko


Kontseilaria eta AEDONA-ko presidentea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, eta Nafarroako Kirol eta Aisialdi Erakundeen Elkarteak (AEDONA) lankidetza hitzarmena izenpetu dute, zenbait kirol jarduera egiteko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Xede horrekin, Nafarroako Gobernuak 700.000 € eman dizkio elkarteari.


Hitzarmenaren helburuak honako hauek dira: kirol programak sustatzea, norgehiagokaren eta aisialdiaren ikuspuntutik; bizi-ohitura osasungarriak sustatzea; eta herritarren egoera fisikoa hobetzea, kirola eginez. Zehazki, AEDONA elkarteak ariketa fisikoa-kirola sustatzeko aurreikusten dituen programak honako hauek dira: herritar guztientzako jarduera fisikoak, baldin eta parte-hartzaileen ohiko kuota txikitzea badakarte; adinekoentzako berariazko kanpainak; emakumeentzako programa espezifikoen ezarpena; familia eta kirola bateratzeko programak, parte-hartzaileei kirola egiteko erraztasunak emateko; eta kirola kudeatzearekin edo egitearekin zerikusia duten trebakuntza ikastaroak.


Honako hauek ere aurreikusten dituzte: egoera txarrean dauden taldeak gizarteratzeko kirol programak ezartzea; 2008an interesgarritzat jotzen diren programetarako kirol instalazioak erabiltzeko eskubidea Nafarroako Gobernuari edo hark erabakitzen dituen kirol erakundeei ematea; eta AEDONA elkartea Administrazioaren kolaboratzaile gisa jardutea, kirol teknikarien trebakuntzari dagokionez.


Lankidetza testua Javier Esparza Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Javier Labairu AEDONA elkarteko presidenteak izenpetu dute, gaur goizean, Kirolaren Etxean egin duten ekitaldian. Ekitaldiko buru María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria izan da, eta bertan parte hartu du, era berean, Javier Monzón Nafarroako Parlamentuko Gizarte Gaietako Batzordeko PSNko eledunak ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa