(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak garraioaren grebak oinarrizko zerbitzuetan eragindako ondorioak arintzeko neurriak hartuko ditu osteguna, 2008.eko ekainak 12

Bart goizaldean istiluak izan dira kamioiei harrika egiteagatik. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, Foru Poliziaren eta Guardia Zibilaren dispositibo koordinatuaren arabera


Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalán Higueras jaunak gaur goizean adierazi duenez, Gobernuaren departamentuek dagozkion gestioak egin dituzte produktu jakin batzuen garraioa bermatzeko: erregaiak, hondakin solidoak, hornigai sanitarioak, eta abere-produktu galkorrak.


Gaur goizeko lehen orduan, istilu bat edo beste gertatu da kamioiak harrikatzea dela-eta. Ondorioz, bi pertsona zaurituta suertatu dira, horietako bat Virgen del Camino ospitalera eraman dutelarik. Hala adierazi du Foru Poliziak eta Guardia Zibilak ezarri duten dispositibo koordinatuak. Dispositibo hori, Gobernuaren ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuaren Barne Departamenduko Zuzendaritza Nagusiak (Garraioko Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta) aurreikusitako planarekin bat etorriz gauzatu da. Polizia-gorputz biek eskolta eta laguntza lanak egin dizkiete kamioiei, Iruña eta Lizarrako eskualdeetan batez ere.


Goiz erdian, ibilgailuen buru traktoreen kontzentrazioa izan da Añezkar eta Garraio Hiriaren inguruetan.

Azkenik, 14,25etan kamioi daniarra harrikatua izan da N-121-A errepidearen 53. kilometroan (Iruñea-Frantzia Behobiatik), Sunbilla eta Igantzi artean. Errepide honetan, hain zuzen ere, piketeak bazirenez, orden publikoaren indarrek agertu behar izan dute beren lana egiten zuten kamioi gidariak babesteko.


Bestalde, 16,48etan, Castejon eta Cintruenigon ziharduten piketeek kamioi baten beira hautsi dute N-113 errepidean (Iruña-Madril).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa