(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expo Zaragoza 2008 dela-eta Nafarroak antolatu duen kultura eta arte programazioa aurkeztu dute osteguna, 2008.eko ekainak 12

Nafarroak nazioarteko erakusketan izanen duen parte-hartzeari buruzko informazio guztia www.expozaragoza.navarra.es web orrian dago


Web orriaren irudia.

Web orriaren irudia.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafarroako Pabiloiko zuzendariak Expo Zaragoza 2008 dela-eta Nafarroako Gobernuak antolatu dituen arte eta kultura jardueren programa aurkeztu dute, gaur. Erakusketa ekainaren 14tik (datorren larunbata) irailaren 14ra bitarte eginen dute, Aragoiko hiriburuan.


Nafarroako eskaintza 40 kultur taldek eta 1.800 artistak gauzatuko dute. Gainera, nazioarteko azokan astero modu aktiboan parte hartuko duen lurralde bakarra izanen da Nafarroa, eta jarduerak, Expo esparruan ez ezik, Zaragozako hirigune historikoan ere eginen dituzte.


Nafarroako Gobernuak diseinatu duen jarduera programaren baitan, honako hauek nabarmendu ditzakegu: Nafarroako Eguna (ekainaren 28a), Pirinioetako Haranen Eguna (uztailaren 5a) eta Tuterako eta Ebroko Erriberako Eguna (abuztuaren 30a). Kulturen Balkoian (uztailaren 12an eta 13an) eta Zaragozako hirigune historikoan ere (larunbatero) eskainiko dituzte Nafarroako emankizunak. Gainera, irailaren 14an, Expo 2008 amaituko den egunean, Nafarroak omenaldia eginen dio Zaragozari, eta kontzertua eskainiko dute Aragoiko hiriburuko Auditorioan.

 


Nafarroako Eguna


Ekainaren 28a Nafarroaren Ohorezko Eguna izanen da. Egun horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Foru Komunitateko folklorea eta ohiturak ezagutzera emateko. Bat nabarmentzekotan, Pedro Iturralde nafar saxofoi-jotzaileak eta haren laukoteak Expo Erakusketako Biltzar Jauregian eskainiko duten kontzertua. Nafarroako ordezkaritza ofiziala osatuko duten 250 bat pertsonarentzat antolatu duten ekitaldiaren baitan kokatuta dagoen kontzertua izanen da.


Gainera, egun horretan desfile bat eta emanaldiak eginen dituzte Nazioarteko Erakusketako esparruan, Iruñea, Zangoza eta Tafallako erraldoiekin, Lizarra eta Oliteko musika bandekin, eta Tuterako dantzariekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Programación cultural y artística
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa