(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zaragoza 2008 Erakusketako Nafarroako Pabilioiak ateak zabaldu ditu jendearentzat

larunbata, 2008.eko ekainak 14

Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eledunak Zaragoza 2008 Erakusketako Nafarroako Pabilioia aurkeztu du gaur goizean. Ekitaldia Expo-ren barrutian izan da eta bat egin du Nazioarteko Erakusketa honen zabaltze jardunaldiarekin.


Catalán kontseilaria, Nafarroako Pabilioiko zuzendaria eta Pabilioia diseinatu eta eraiki duen lantaldea.

Javier Zorrilla, eraikitzailea, Carlos Pereda eta Óscar Pérez, arkitektoak, Rafael Esquíroz eta Luis Garbayo, Pabilioiaren diseinatzaileak, Alberto Catalán, kontseilaria, Carlos Erce, Turismoko zuzendari nagusia, Rosa Mary Ibáñez, Pabilioiko zuzendaria, Patxi Alda, Arena Comunicación Audiovisual enpresakoa, Mikel Salas, compositorea. ( irudia handitu )

Kontseilari-eledunarekin batera, ondoko lagun hauek izan dira ekitaldian: Rosa Mary Ibáñez, Pabilioiko zuzendaria; Carlos Erce, Nafarroako Gobernuko Turismoko zuzendari nagusia; eta Pabilioia diseinatu eta eraiki duen lantaldea. Catalanek herritarrak animatu ditu erakusketa bisitatu dezaten “izan ere, ez baita sekulan egin Nazioarteko Erakusketa bat Foru Komunitatetik horren hurbil”.


“Nafarroa/Lurra orekan”, hauxe da Pabilioiaren leloa eta beronen helburua da ezagutzera ematera Nafarroak egiten duen lana ingurumen eta giza arloan. Hauxe baita, hain zuzen ere, Foru Erkidegoak Zaragoza 2008 Erakusketari egiten dion ekarpen nagusia: ez mintzatzea bakarrik urari buruz baizik eta gizarte lankidetzaz ere bai. “Bi faktore horiek ezinbestekoak dira planetaren garapen jasangarria lortzeko”, azpimarratu du Catalán kontseilariak.


Pabilioiaren ezaugarri nagusia ikus-entzunezko bat da eta bertan garapen jasangarriaren alde lan egiten duten 24 nafarrek beren eguneroko bizitza eta lanari buruzko testigantza ematen dute. Nafarroako erakunde eta kolektibo desberdinak ordezkatzen dituzten herritarrak dira eta haien artean aurpegi ezagunak aurkitzen ahal dira, hala nola Cuco Ziganda Osasunako entrenatzailea, Patxi Mangado arkitektoa, Pablo Hermoso de Mendoza burtzilaria, Miguel Indurain txirrindulari ohia eta María Bayo sopranoa.


Pabilioiaren helburua da ikuslea inguratzea esperientzia aipagarri baten barrenean murgil dadin. Horretarako 30 metro luze eta U forma duen ikus-entzunezko bat diseinatu da eta haren bidez protagonistek, benetako tamainan agertuta, beren eguneroko lanaren berri ematen dute. Guztira 24 proiekzio dira, protagonista bakoitzari bat dagokio eta sinkronizatu egin dira multzo korala osatzeko.


Ikus-entzunezkoa hiru zatitan banatzen da. Lehenbizikoan 24 protagonistek baren burua aurkezten die bisitariei; bigarrenean, pertsona hauek egiten duten lana ezagutzera ematen da; eta hirugarrenean, urari eta ingurumenari lotutako hainbat paisaiaren irudiak proiektatzen dira.


Pabilioiaren sabaian beste proiektore bat kokatu da eta haren bidez Lurraren irudia ikusten da jiraka bisitarien buru gainean. Figura horren bidez irudikatu nahi da gizakia planeta bakarreko parte dela eta hura datozen belaunaldiendako bizirik mantentzera behartuta dagoela.


Pabilioiaren diseinua Ken enpresarena da eta eraikuntzaren ardura Óscar Pérez eta Carlos Pereda arkitektoena eta “Obras y Proyectos Grupo 20R S.L.” enpresarena. Ikus-entzunezkoa, berriz, Arena Audiovisual ekoizleak egin du eta musika Mikel Salas artistak konposatua da.


Pabilioiak 360 metro karratu ditu eta 7 metroko altuera, eta Komunitate Autonomoen Eraikinean kokatzen da, zehatz-mehatz, Espainia eta Aragoiko pabilioien artean. Pabilioian sartzeko biderik zuzenena Ebro Atetik da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa