(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak eskaera egingo dio Ministerioari, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialek C mailako modulu bereziak eman ahal ditzaten astelehena, 2008.eko ekainak 16

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak hizkuntzen irakaskuntza arautzen duen Errege Dekretua berrikusteko eskaera egingo dio Mercedes Cabrera andreari; modu horretara, Hizkuntza Eskolek C mailari dagozkion 65 orduko modulu bereziak eman ahal izango dituzte.


Horrela baieztatu du, gaur, Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza departamentuko kontseilari Teresa Aranaz andreak, pasa den ostiralean Iruña, Tutera eta Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialen zuzendaritza-taldeekin bildu ostean. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartu zuen berari dagozkion eskumenpeko arazoetan erantzun egokia eman eta, ondorioz, oinarrizko araudiari dagokionez Hezkuntza Ministerioari eskaerak egiteko.


2007ko urtarrilaren 4ko Errege Dekretuak, HLOtik (Hezkuntzaren Lege Organikoa) aurrerako hizkuntza-ikasketak arautzen ditu; bertan, hiru maila baino ez dira adierazten: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua (hau da, egungo A eta B mailak), C maila kanpoan utziz. Dekretu horren 2. xedapen gehigarriak, Hizkuntza Eskola Ofizialek C maila emateko duten aukera aipatzen du, Autonomia Erkidegoetako Administrazioek zehaztutakoaren arabera, betiere; horretarako, hala ere, Hezkuntza Ministerioak ez du oraindik ez curriculumik ez azterketa-motarik zehaztu.


Hizkuntza Eskola Ofizialak ez daude konforme planteamendu horrekin; ondorioz, instantzia desberdinetara jo dute (Nafarroako Parlamentua, Arartekoa, komunikabideak, etab...), beraien desadostasuna adierazi eta, era berean, modulu espezializatuak emateko duten nahia adierazteko, Espainiako Hizkuntza Eskola Ofizial guztiei eragiten dien arazoa den heinean.


Nafarroak, maila aurreratuari (B) dagokion arauketarekin bat eginez, onartu du dagoeneko bere araudia. Orain, bestalde, Hezkuntza Departamendua Foru Agindua bukatzear dago; bertan, xedapen gehigarri bat jasoko da, zeinaren bidez, C mailari dagokion 65 orduko modulu espezializatu horiek emateko aukera egongo den.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa