(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aste honetan ere, leherketen ondoriozko zirkulazio etenak izanen dira Endarlatsatik gertu, Igantziko lotuenean, eta Isuko mendatean astelehena, 2008.eko ekainak 16

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere, ekainaren 16tik 20ra bitarte, leherketen ondoriozko zirkulazio etenak izanen dira N-121-A Iruñea-Behobia errepidean (Endarlatsa inguruko tartean), NA-4020 errepidean (Igantziko lotunean) eta NA-178 Irunberri-Nabaskoze-Ezkaroze errepidean (Isuko mendatean).


Sare nagusiko N-121-A Iruñea-Behobia errepideko etenak honako egun eta kilometro hauetan izanen dira: - Astelehenean, ekainaren 16an, 15 minutuz, 12:30etik 12:45era, 69+750 kilometrotik 70+150 kilometrora.


- Asteartean, ekainaren 17an, eta ostegunean, ekainaren 19an, 20 minutuz, 12:00etatik 14:00etara, 56+500 kilometrotik 56+800 kilometrora (NA-4020 errepidean, Igantziko lotunean).


- Ostegunean, ekainaren 19an, bi orduz, 12:00etatik 14:00etara, 72+150 kilometrotik 72+750 kilometrora.


Errepide berean (N-121-A, Iruñea-Behobia), ibilgailuak txandaka igaroko dira, 8:00etatik 19:00etara, honako tarte hautan: 60+600 kilometrotik 63+200 kilometrora, 68+100 kilometrotik 68+400 kilometrora, 69+240 kilometrotik 69+440 kilometrora, eta 57+500 kilometrotik 58+000 kilometrora. Azkeneko bi tarteetan, semaforoak jarriko dituzte zirkulazioa erregulatzeko. Errepide bereko 16+000 kilometrotik 17+000 kilometrora bitarte ere ibilgailuak txandaka igaroko dira (Ostitzeko zeharbidean).


NA-178 Irunberri-Nabaskoze-Ezkaroze errepidean (Isuko mendatean), leherketen ondoriozko etenak honako egun eta kilometro hauetan izanen dira:


- Astelehenean (16), asteartean (17), asteazkenean (18), ostegunean (19) eta ostiralean (20), 15 minutuz, 13:00etatik 14:30era, 3+000 kilometrotik 3+100 kilometrora. Baliteke leherketa egunak aldatzea, garraiolarien grebaren ondorioengatik.


A-12 Donejakue Bideko Autobideari dagokionez, Logroñoranzko bideetako bat moztuta egonen da, lan orduetan, 11+200 kilometrotik 12+300 kilometrora, ezpondak konpontzen ari direlako.


N-232 Alfaro-Tutera-Zaragoza errepidean, lanen ondoriozko gorabeherak izanen dira, 84. kilometrotik 91. kilometrora eta 110. kilometrotik 116. kilometrora.


N-121 Iruñea-Tutera errepideari dagokionez, Tafallako sarreran biribilgune bat eraikitzen ari dira, eta Tafallako hegoaldetik sartzea komeni da.


Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea eta zirkulazio gorabeherak dituzten errepideetako seinaleak errespetatzea eskatzen du. Foru Komunitateko errepideetako egoerari buruzko informazio eguneratua www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean edo 900 400 100 doako telefono zenbakira deituz eskuratu daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa