(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Esparru Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartu du, eta 2011ra bitarte, 825 milioi €-tik gorako inbertsioa eginen du asteartea, 2008.eko ekainak 17

Bertako zerbitzuak nafarren %25ek erabiliko dituzte, gutxi gorabehera


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Esparru Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartu du, eta 2011ra bitarte, 825 milioi €-tik gorako inbertsioa eginen du. Aipaturiko dokumentuak xedatzen eta zehazten duenez, pertsonek berariazko gizarte zerbitzuak erabiltzeko eskubide subjektiboa dute, baldin eta zerbitzu horiek behar badituzte eta dagozkion baldintzak betetzen badituzte.


Hartara, Estatuan halako garrantzia duen proiektu bat abian jartzen duen lehenengo erkidegoa Nafarroa izanen da. 2007an, gaur egun Zorroaren baitan dauden zerbitzuak eskaintzeko 141 milioi €-ko aurrekontua izan zuen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak. 2008ari dagokionez, zerbitzua abian jarriko zela aurreikusiz, Nafarroako Gobernuak 172,3 milioi €-ko aurrekontua ezarri zuen. Datozen urteei begira, berriz, aurrekontuak honako hauek izanen dira: 2009an, 207 milioi €; 2010ean, 217 milioi €; eta 2011n, 229 milioi €-tik gora. Horrela bada, lau urtean gastua 88 milioi €-tik gora handituko da; hau da, Gizarte Zerbitzuen Zorroko zerbitzuetako aurrekontua %62tik gora handituko da.


Estatuak, Mendekotasunaren Legea betetzeko, 49,6 bat milioi €-ko ekarpena eginen du (12 bat milioi € urtean). Beraz, Zorroaren kostuaren %6 Estatuak ordainduko du, 2008tik 2011ra bitarte.


Gizarte zerbitzuak, eskubide subjektibo gisa


Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak, Nafarroako Adinekoen Kontseiluak, eta Foru Araubidearen Kontseiluak Zorroaren aldeko irizpena egin dute. Horrela bada, Zorroak Nafarroako gizarte zerbitzuen etapa berria jarri du abian, eta Foru Komunitateko gizarte politikaren ardatz bilakatu da.


Gizarte Zerbitzuen Zorroaren berritasun nagusia honako hau da: pertsonek gizarte zerbitzu zehatzak erabiltzeko eskubide subjektiboa dutela eta hori bete dadin eska dezaketela xedatzen du. Gainera, eskubidea zehazten du, eta ondorioz, herritarrek zein profesionalek tresna bat izanen dute, honako hauen berri izateko: erabiltzeko eskubidea duten zerbitzuak; erabil ditzaketen zerbitzuak, bermatutakoak ez badira ere; zerbitzuak erabiltzeko bete beharreko baldintzak; zerbitzuen erabilera aldia eta ordutegia; Administrazioak zerbitzua eskaintzeko epea; laguntza ekonomikoen kasuan, kobratu daitekeen zenbatekoa; eta zerbitzuen gutxieneko intentsitatea.


Mendekotasunen bat duten pertsonei dagokienez, Mendekotasunaren Legean aurreikusitakotik haratago joan da Zorroa. Hain zuzen ere, Mendekotasunaren Legean hiru mendekotasun gradu ezarri dituzte (mendekotasun handia, mendekotasun larria, eta tarteko mendekotasuna), eta bakoitzean, bi maila (1.a eta 2.a). Gainera, Legea pixkanaka ezartzea aurreikusten dute. Hartara, 2007an mendekotasun handia duten pertsonak babesten hasiko dira; 2008an eta 2009an, 2. mailako mendekotasun larria dutenak babestuko dituzte; 2010ean eta 2011n, 1. mailako mendekotasun larria dutenak; eta 2012tik aurrera, tarteko mendekotasuna dutenak. Zorroan aurreikusi dutenez, berriz, 1. mailako mendekotasun larria duten pertsonak aurten hasiko dira, jada, laguntzak jasotzen. Aurten, hain justu, etxean egoteko edo egoitza batean aldi baterako sartzeko laguntzak jasoko dituzte. Datorren urtean, berriz, laguntzak jasoko dituzte honako zerbitzu hauetarako: eguneko zentroak, eguneko egonaldiak, eta garraio egokitua eta lagundua.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa