(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Zainketa Bereziko Eremu izendatu du Bertizko Jaurerria

asteartea, 2008.eko ekainak 17

Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Bertizko Jaurerria Zainketa Bereziko Eremu izendatu eta gunea Erabili eta Kudeatzeko Hirugarren Plan Zuzentzailea onartu ditu. Jaurerriaren azalera 2.052 hektareakoa da.


Bertizko Jaurerria Bertizaranako udal mugapean dago, Nafarroako eskualde biogeografiko atlantikoan. Nafarroako bioaniztasunaren erakusgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna daude bertan, eta kasu batzuetan desagertzeko arriskuan daude beren banaketa eremu naturalean. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, kudeaketa sistema eraginkor, aktibo, eta prebentziozkoak erabiliz habitat naturalek eta basa espezieek luze iraun dezaten bermatzeko.


Europar Batasuneko araudiaren bidez, lekuen sare ekologikoa sortu zuten, Natura 2000 Sarea, EBren intereseko izendatutako habitat naturalak eta basa flora eta faunako espezieak lehengoratu edo mantentzeko. 2000ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak Zainketa Bereziko Eremu izendatu zitezkeen lekuen behin-behineko zerrenda onartu zuen, Natura 2000 Europako Sare Ekologikoan sartzeko. Eskualde biogeografiko atlantikoari dagokionez, Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrenda onartu zutenean, Bertizko Jaurerria bertan sartu zuten, eta orain, Zainketa Bereziko Eremu izendatu dute.


Bestalde, Gobernuak Bertizko Jaurerria Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko Hirugarren Plan Zuzentzailea onartu du. Izan ere, 1991z geroztik, gunearen administrazioa eta kudeaketa Gobernuak kudeatzen ditu. Zehazki, Europar Batasunaren 92/43 Zuzentarauan jatorria duten betebeharren ondorioz, eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Bigarren Plan Zuzentzailea berrikusteko epea amaitu denez, gunea Zainketa Bereziko Eremu izendatu eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Hirugarren Plan Zuzentzailea onartu behar izan dute. Bertan bildu dituzte habitaten beharrizan ekologikoei aurre egiteko ekintzak, neurriak eta jarraibideak.


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa