Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ingurumeneko basozainendako lokalen errentamendua onetsi da
asteartea, 2008.eko ekainak 17Landa Garapeneko Ingurumeneko Departamentuak proposatuta, Nafarroako Gobernuak 105.571 euroko gastua onetsi du Ezkaroze, Uztegi eta Elizondon lokalak eta garajeak alokatzeko xedez. Ezkarozen garaje bat eta bulego bat alokatuko dira; Uztegiko Akaborro Poligonoan lokal bat; eta Elizondon bulego bat. Lehendabiziko kasuan duela bost urte egindako kontratua luzatuko da eta Uztegin eta Elizondon kontratu berria eginen da bost urtetarako.
Aipatu lokalak Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Ingurumeneko Basozainen Bulegoak erabiliko ditu eskualde horietan egiten dituen jarduerak garatzeko.