(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Valtierrako erdi-lotuneko lanek ukitzen dituzten ondasunak okupatzea presakoa dela deklaratu da

asteartea, 2008.eko ekainak 17

Proiektuak aukera emanen du AP-15eko sarrerako eta irteerako sarbideak egiteko hegoaldeko norabidean N-113 errepidetik (Los Abetos-Castejón)


"Erdi-lotunea Valtierratik hegoalderantz, Nafarroako AP-15 autobidean" izeneko proiektuaren obrek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du gaurko bilkuran Nafarroako Gobernuak. Joan zen apirilaren 23an behin-behinekoz onetsi zen eta jende aurrena jarri zen oinarrizko proiektua.


Nafarroako Gobernuak lehentasunezkotzat jotzen dut proiektua, eta horregatik presakotzat deklaratu du ondasun eta eskubideen okupazioa. Horretarako 100.000 euro erreserbatu ditu 2008ko aurrekontuetatik obrek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideak eskuratzeko.


Proiektuak aurreikusten du bi biribilgune itxi eraikitzea N-113 (Lor Abetos-Castejón) errepidean, AP-15eko sarrerako eta irteerako zirkulazioa eta N-113 errepidekoa banatuko baitituzte. Loturako bide-adarrak biribilgune horiek izanen dituzte abiapuntu eta helburu eta azelerazio eta dezelerazio erreien bidez lotuko zaizkie autobidearen bi erreiei.

Dokumentazioa:
Proiektuaren irudia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa