(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Reina Sofia Ospitaleko ebakuntza-gelak handitzeko proiektua idazteko kontratazioa baimendu da asteartea, 2008.eko ekainak 17

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, baimendu egin da Tuterako Reina Sofia Ospitaleko kirurgia-saila handitzeko proiektua idazteko kontratazioa. Proiektu hori, lehenespenezko jardueretariko bat da Nafarroa 2012 Planean.


Horretarako, 450.000 euroko gastua onartu da; zenbateko hori Nafarroako 2009ko Aurrekontu Orokorren bidez ordainduko da, urte horretan bukatuko baita aipatu proiektuaren idazketa-epea.


Reina Sofia Ospitaleko kirurgia-sailaren birmoldatzea, zerbitzu-eskaerak izandako gehikuntzaren ondoriozkoa da, bai ospitaleak arreta ematen dien herritar-kopuruak gora egin duelako, bai laguntza-beharrizan berrien ondoriozko jarduerak gehitu direlako.


Proiektuak bi erditze-gela gehiago aurreikusi ditu (sei guztira), eta ebakuntza-gelak ere lau izatetik zazpi izango dira; horietako bat, gainera, kirurgia handi anbulatoriora bideratuta egongo da. Horrez gain, hamar gelaz osaturiko bizkorketarako eta zaintza berezietarako unitate berria izango da, lehengo gela-kopuru bikoitza, alegia. Birmoldatzearen ondorioz, endoskopiako gela bi eta esterilizazio-gela berri bat ere izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa