(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubideko Hitzarmena Eguneratzeko bigarren Akordioaren izapideak abiatu ditu Gobernuak osteguna, 2008.eko ekainak 19

Ingurumen Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Ubidea egiteko izenpetu zuten Lankidetza Hitzarmena Eguneratzeko bigarren Akordioaren testua kontuan hartzea onartu du Nafarroako Gobernuak, eta testua Nafarroako Kontseiluari igorri dio, aginduzko txostena egin dezan, onartu aurretik.


2008ko otsailaren 14an, Nafarroako Ubidea egiteko Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak bilera egin zuen, Ubideko lanen %50etik gora abian zegoenean, eta lan guztietarako aurreikusitako balioespen ekonomikoa egin zuen, dagoeneko eginda eta kitatuta zeuden lanen kostua, egiten ari zirenetarako aurreikusitako kostua, eta hasteko zeuden lanen kostuaren ebaluazioa oinarri hartuta.


Balioespen eguneratua 625 milioi eurokoa da, honako hauek kontuan hartuta: proiektuak, lanen zuzendaritza, kalitate kontrola, lanak, lursailak, zerbitzuak lehengoratzeko lanak, eta gisa horretako lanek eragiten dituzten edo berezkoak dituzten bestelako lan guztiak. Balioespen hori 1999ko azaroaren 17ko Akordioan (Hitzarmena Eguneratzeko lehenengo Akordioa) xedatutakoaren antzekoa da; izan ere, orduan 623,40 milioi euroko gastua aurreikusi zuten. Horregatik, Jarraipen Batzordeak "Canal de Navarra S.A." Estatu Sozietatearen lanen eta kapitalaren finantzaketa egitura finkatu dezaten proposatu die Estatuari eta Nafarroari.


Nafarroako Gobernuak oso balioespen positiboa egin du horren guztiaren gainean, Estatuko Gobernuarekin hitzartutako proiektu estrategikoak modu eredugarrian eta eraginkorrean gauzatu daitezkeela baieztatzen duelako. Hartara, garrantzizko onurak lor daitezke, hala nola nafarrei ongizate handiagoa eskaintzea, ekoizpen ehunduraren lehiakortasuna handitzea, eta Foru Komunitatea garatzea, epeak eta kostuak hutsik gabe kontrolatuz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa