(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Errenta kanpainan 311.000 aitorpen aurkeztu dituzte, %72 itzuli beharrekoak ostirala, 2008.eko ekainak 20

Miranda kontseilariak Ogasunaren bulegoa bisitatu du Iruñean


2007ko Errentaren eta Ondarearen kanpaina gaur bukatu da, ekainaren 20an. 311.000 aitorpen aurkeztu dituzte guztira; haietatik 224.743 (%72) itzultzekoak dira eta gainerakoek, 86.449 (%28) ordaindu beharrekoak.


Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, Álvaro Miranda Simavillak, Iruñean dagoen Ogasunaren bulegoa bisitatu du azken egunean, Monjardin kalean, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzailearekin batera, José Ignacio Pérez de Albéniz Anduezarekin.


Kontseilariak kanpainaren lehen balantzea eskaini du eta azpimarratu du normaltasuna izan dela nagusi, inolako pilaketarik ez baita gertatu, ez gorabehera aipagarririk. Aurtengo kanpaina joan den apirilaren 18an hasi zen, aurreko ekitaldietan baino lehenago, eta astebete gehiagoz luzatu da.


345.000 aitorpen guztira


Gaur arte, ostirala, 311.192 aitorpen kontabilizatu dira, nahiz eta azken zifra 345.000 aitorpenekoa izango dela espero den, gaur aurkeztuko direnekin eta eskuz aurkeztu diren inprimakiekin batera. Iaz, guztira, 322.768 aitorpen aurkeztu zituzten, eta 345.000 aitorpeneko zifra berretsiko balitz, gorakada %6,8koa izango litzateke.


Aurkeztutako aitorpenetatik, 165.411 etxera bidali zitzaizkien zergadunei, 102.000 erakunde laguntzaileek egin dituzte, 29.000 Internet bidez egin dira, beste 25.000 Ogasuneko bulegoetan (32.000 hitzordu eman dira) eta 9.000 eskuz egin dira.


Jadanik adierazi den moduan, itzuli beharreko aitorpenak 244.743 dira. Haietatik 204.141 jadanik itzuli dira (%90) eta herritarren kontuetan 168 milioi euro baino gehiago sartu dira. Itzultzeak 824 eurokoak dira, batez beste.


Itzultzeen %80 ia zergaldian bertan egin dira, eta aurten, iaz baino 30 milioi euro gehiago itzuli dira. Itzultzeen azken zifra 220 milioi eurokoa da.


Bestalde, 88.449 aitorpenetan ordaindu beharra atera da. Ordainketak iazko egun beretan eginen dira: uztailaren 2an eta azaroaren 20an.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa