(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 322.980 €-ko gastua egiteko baimena eman du, gurasoei eszedentzia laguntzak emateko

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi euro emanen ditu, aurten, laguntza horietarako


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiari baimena eman dio 322.980 €-ko gastua egin eta gurasoei eszedentzia laguntzak emateko. Lan eta familia bizitza bateratzeko neurri osagarria izanen da.


Hainbat urtetan egiteko gastua da, eta ondorioz, beharrezkoa da Gobernuak baimena ematea. Zehazki, aurreikusitako 322.980 euroetatik 257.093 € 2008ko aurrekontuen kontura ordainduko dituzte; 39.209 €, berriz, 2009ko aurrekontuen kontura; eta 26.677 €, amaitzeko, 2010eko aurrekontuen kontura.


Bigarren seme-alabaren jaiotzaren kasuan, eszedentzia laguntza haurrak urtebete egin arte emanen dute, eta hirugarren seme-alabaren edo hurrengoen kasuan, berriz, hiru urte bete arte. Hartara, kasu gehienetan laguntzen ondorioak aurrekontu ekitalditik haratago iritsiko dira, eta ondorioz, eszedentzia laguntzak ematen dituzten unean, gastua hainbat urtetan egiteko baimena emanen dute. Horrela, ebazpen bakarrarekin, kasuan kasuko iraupena duten laguntzak emanen dituzte, eta ordainketak hilero eginen dituzte.


Zehazki, Gobernuak orain onartu duen gastua (322.980 €) 2008ko aurrekontuetan eszedentzietarako aurreikusitako guztizko gastuaren parte da (2.293.870 €). Zenbateko horretatik 742.627 € dagoeneko erreserbatuta daude, aurreko urteetan hartutako konpromisoak ordaintzeko, eta gainerako zenbatekoa, 1.551.242 €, 2008an eskatutako laguntza berrietarako erabiliko dituzte. Orain arte eskatu dituzten laguntzetarako, beraz, 322.980 € erabiliko dituzte.


Hain zuzen ere, ordainketak hilero egiten dituzte (2008an, 417,27 € hilean). Laguntzak jasotzeko baldintzak honako hauek dira: aitak eta amak biek lan egitea, eta bietako batek eszedentzia hartu izatea seme-alabak zaintzeko.


Beste baldintza batzuk ere badaude: eszedentziaren iraupena gutxienez ere hiru hilabetekoa izatea; eszedentzia eskatu duen langilea eskaera egin aurreko sei hilabeteetan Gizarte Segurantzan izena emanda egon izatea (lehendik ere seme-alabak zaintzeko eszedentzia dutenak salbu); eta familiako kide guztiek gutxienez ere bi urte Nafarroan bizitzen daramatzatela egiaztatzea.


Bigarren seme-alaba edo %25eko edo gehiagoko balio-urritasuna duen lehenengo seme-alaba zaintzeko eszedentzia hartu dutenen kasuan, eszedentzia hartzen den egunetik haurrak urtebete egin arte ordainduko dute laguntza. Hirugarren seme-alaba zaintzeko eszedentzia hartu dutenen kasuan, berriz, eszedentzia hartzen den egunetik haurrak hiru urte egin arte.


Nafarroan, 2000z geroztik, eszedentzietarako laguntzak araututa daude. Hain zuzen ere, 2000tik 2007ra bitarte, Nafarroako Gobernuak 13 milioi € eman ditu eszedentzia laguntzetarako, eta onuradunak 4.339 izan dira. 2000n, laguntzen aurrekontua 463.911 €-koa izan zen (343 onuradun), eta harrezkero aurrekontuak gora egin du. Hartara, 2007an, 2,1 milioi €-ko laguntzak eman zituzten (732 onuradun). Lehenago esan dugun moduan, 2008an 2.293.870 €-ko laguntzak emanen dituzte, guztira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa