(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dirulaguntza bat onetsi da Izabako Udalarentzat kirol instalakuntzetan inbertsioak egiteko

astelehena, 2008.eko ekainak 23


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirol Institutuari 1.200.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Izabako Udalari kirol instalakuntzetan inbertsioak egiteko.


Gobernuaren baimena behar-beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa baita. Zehatz-mehatz, aurreikusten diren 1.200.000 euroetatik 500.000 ordainduko dira 2008ko aurrekontuen bidez eta gainerako 700.000 euroak 2009ko aurrekontuaren kargura.


Prinioen Garapen Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordeak Izaban kirol instalakuntza bat egitea aurreikusten dut. Aipatu plana lanabesa da eskualdea garatzeko, epe labur nahiz ertainera, eta haren ardatz estrategiko, neurri eta proiektu nagusiek balio behar dute Prinioen aurrerapen orekatua erdiesteko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa