(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zizur Nagusiko Institutua handitzeko obren zuzendaritza eta proiektuaren erredakzioa kontratatzea onetsi da

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak 170.000 euroko gastua onetsi du Zizur Nagusiko Bigarrren Hezkuntzako Institutua handitzeko obren zuzendaritza eta proiektuaren erredakzioa kontratatzeko. Obra hauek lehentasunezko proiektutzat jasota daude Nafarroa 2012 Planaren barrenean.


Arestian aipaturiko zenbatekoa honelaxe finantzatuko da: 115.000 euro 208ko aurrekontuen kargura; eta 55.000 euro 2009ko aurrekontuen bidez.


Zizur Nagusiko Institutuak 944 ikasle ditu, horietatik 739k Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ditu, eta 205ek Batxilergoa.


Handitze programa ondoko espazio berri hauek aurreikusten ditu: DBHko 10 gela gahiago; Batxilergoko beste gela bat; informatikako 2 gela; musikako BCUko bi gela; plastikako gela bat; Zientzietako bi laborategi; Biologiako laborategi bat; Teknologiako gela/tailer bat; marrazketa gela bat; dibertsifikaziorako gela bat 3. mailarentzat; dibertsifikazio taillerra; dibertsifikaziorako gela bat 4. mailarentzat; biltegia; 2 gela gurasoen elkartearentzat; 3 departamentu; atezaintza-gela; botikin gela; aldagelak; garbiketa-biltegia; 2 bulego; ikasleendako komunak eta irakasleendako komunak, bigarren, lehen eta beheko solairuetan.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa