(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,3 milioiko gastua onetsi du pixohialak erosteko geriatrikoetako egoiliarrentzat

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi euroko gastua onetsi du gaurko bilkuran, 2009. urteko aurrekontuen kargura, pixohialak erosteko hirugarren adinekoendako egoitzetan eta elbarriendako zentroetan hartuta dauden Osasunbideako erabiltzaileendako.


Pixohial hauek Osasunbideak egin beharreko prestazio nahitaezkoa da behar duten gaixo guztientzat, beti ere medikuak aginduta. Gastua gaurko bilkuran onetsi da, izan ere, 2005az geroztik egin den kontratazioaren luzapena amaitu baita. Kontratu hauetan, ohi denez, luzapenak lau urtetarako izaten dira-eta.


Kontratu mota hauetan gastuaren estimazioa egiteko kontutan izaten da alde batetik, prezioen indizearen igoera eta, beste aldetik, populazioaren zahartzearen ondorioz izaten den erabiltzaile kopuruaren igoera. Batez beste, kontu-sail honek %12ko igoera izaten du urtero. Hortaz, 2009. urterako 1,3 milioi euroko gastua ezarri da. Aurrekoa bezala kontratua luzagarria da eta kasu honetan 2010-2012 aldirako finkatutako gastuak 1,4 milioi, 1,6 milioi eta 1,85 milioi izanen dira, hurrenez hurren.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa