(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa 2009-2012 aldirako kontratatzea onetsi du Gobernuak

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari itunaren bidez kontratatu ditzan Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren (PADI) barrenean sartzen diren aho-hortzetarako osasun zerbitzuak 2009. urterako. Onetsitako gastua 2,8 milioi eurokoa da eta, ohi bezala, kontratua 2012ra arte luzagarria izanen da bi alde ados jarrita.


Nafarroako Gobernuak aho-hortzetako laguntza oinarrizkoa eskaintzen die dohainik 6 eta 18 urte arteko 74.675 haur eta gazteei (2008ko datua). Horietarik orain arte 49.659 haur eta gaztek erabili izan dute zerbitzua. PADI programaren helburua den populazioa Foru Komunitateko biztanleriaren %12a da. PADI Programa 1991an jarri zuten abian, eta harrezkero txantxarra duten haur eta gazteen portzentajeak behera egin du %70etik %30era 1987tik 2006ra, eta CAOD indizea (obturatutako hortz, falta direnak eta txantxarrak dituztenak) %2,30etik %0,75era pasa da, eta berriztapenen indizea, hau da, behar bezala tratatutako txantxar lesioen proportzioa %42tik %77ra igo da.


PADI programaren baitan dauden zerbitzuak honako hamabi hauek dira: ahoko osasun egoera diagnostikatzeko azterketa; higieneari eta dietari buruzko osasun jarraibideak; behin betiko haginetako artekak ixtea; behin betiko hortz-haginak butxatzea; behin betiko hortz-haginen mamiaren tratamendua; behin-behineko eta behin betiko hortz-haginak ateratzea; behin betiko hortz-haginen tratamendu periodontala; aho-hortzetako larrialdien tratamendua; behin betiko ebakortz eta letaginen tratamendua, malformazioren bat dagoenean edo istripuen ondoriozko traumatismoetan; fluoruroaren aplikazio topikoa; ahoko kirurgiako ebakuntzak; protesien tratemenduak behin betiko hortz-haginetan.


Programa garatzen da 180 dentistekin eginiko itunaren bidez (5 sare publikokoak eta gainerakoak sektore pribatukoak). Profesional hauen kontsultak Nafarroako herri handi eta ertain guztietan sakabanatuta daude, beraz, irisgarritasun geografikoaren baldintzak onak dira gaixoentzat. Beren laguntzaren truke, dentista intunduek tarifa aldakorra kobratzen diote Nafarroako Osasun Zerbitzuari bi kontzeptuk osatuta dagoena: lehena, paziente bakoitzeko kapitazioa, aldakorra dena hiru adin-tarteren arabera, eta bigarrena, ordainsariak, egiten duten lan motaren araberakoa dena.


Osasunbideak kalkulatu duenez, 2009. urtean 76.915 laguneko populazio xedeari zuzenduko zaio, beraz, aurtengoarekin alderatuta %3ko igoera izanen du. Igoera portzentai bera aplikatuko da heldu diren hiru urteetakoa kalkulatzeko. Populazio xede horretatik bi laurden inguruk erabiltzen ditu PADIren zerbitzuak, aurreko urteetan izandako esperientziaren arabera.


Hortaz, programa finantzatzeko gastua kalkulatzeko %6ko igoera aplikatu da aurtengoarekin alderatuta (%3a prezioen indizeen igoera eta %3a programan sartzen den populazioaren igoerarena). Beraz, 2009. urterako onetsitako gastua 2,8 milioikoa da eta heldu diren urteetan, 2,98 milioi 2010. urtean, 3,16 milioi 2011. urtean, eta 3,35 milioi 2012. urtean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa