(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Glukosa neurtzeko tira erreaktiboen hornidura 2009-2012 aldirako kontratatzea onetsi du Gobernuak

astelehena, 2008.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Osasunbideari diabetikoen odolean glukosa neurtzeko tira erreaktiboen hornidura kontratatu dezan Nafarroako osasun sare publikoko oinarrizko laguntza zerbitzuetarako. Horretarako 2,42 euroko gastua onetsi da 2009. urterako. Kontratua urtero luzatzen ahal da, bi alde ados jarrita, 2012. urtera arte.


Tira erreaktiboa euskarri solido eta erabilterraza da, eta gaixoaren hatz baten mamian ziztatuz lortzen den odol tanta kapilar bat ukituta erreakzio elektrokimikoa eragiten du odolean dagoen glukosa indizea ematen duena.


2005etik 2008ra bitartean, alegia, orain bukatzen den kontratuaren epean zehar, kontsumitutako tira erreaktiboen kopurua lehen urteko 4,24 milioitik aurten aurreikusten diren 6,12 milioira pasa izan da.


Hledu den urterako %14ko igoera aurreikusten da tira erreaktiboen kontsumoan 2008ko urtearekin alderatuta; eta igoera hau %11koa izanen da heldu den hiru ueteetan, 2012ra arte.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa