(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako udalek eta kontzejuek 5 milioi €-tik gorako inbertsioak eginen dituzte, aurten, ikastetxeak hobetzeko asteartea, 2008.eko ekainak 24

Hezkuntza Departamentuak 3.500.000 euroko diru laguntzak emanen ditu, lanetarako


Nafarroako zenbait udalek eta kontzejuk bertako ikastetxe publikoak hobetzeko, handitzeko eta birmoldatzeko lanak eginen dituzte, aurten (Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza-DBHko ikastetxeak eta Musika Eskolak). Lanetarako 5.411.935 euroko inbertsioak eginen dituzte. Hezkuntza Departamentuak, bestalde, 3.499.926,98 euroko diru laguntzak emanen ditu, aipaturiko hobekuntzak sustatzeko.


Laguntzei buruzko ebazpenaren arabera, gehienezko diru laguntza 1.000.000 €-koa izanen da (udal edo kontzeju bakoitzak jasoko duen gehienezko zenbatekoa). Kostuaren igoerak kasuan kasuko toki erakundeak ordaindu beharko ditu. Lanak 2008ko irailaren 30a baino lehen hasi beharko dituzte, eta amaitu, berriz, 2008ko azaroaren 25a baino lehen. Egun horretarako, gainera, gastua justifikatu beharko dute.


Laguntzak 2008ko aurrekontuen kontura ordainduko dituzte, honela banatuta: %25, lanak hasten direnean; %50, lanen erdiak eginda daudenean; eta %25, lanak amaitu ondoren.


Kudeaketa organoaren iritziz diru laguntza jaso duten lanak gauzatu ezin badira (kanpo eragileen ondorioz), laguntzaren zenbatekoa hasieran aintzat hartu ez dituzten beste eskaera batzuetarako erabili ahal izanen dute. Beste lan batzuetarako laguntzen zenbatekoa handitzeko ere erabili ahal izanen dute.


Atxikitako taulan daude onuradunen zerrenda, aurreikusitako lanak, eta eman dituzten diru laguntzak.

Dokumentazioa:
cuadro de subvenciones

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa