(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak PFEZren erreforma sinatu dute; horri esker, 400 euro arte hobetuko dira lan-etekinengatiko kenkariak asteartea, 2008.eko ekainak 24

Sanz Lehendakariak eta Alderdi Sozialistako idazkariorde Elena Torres andreak sinatu dute agiria


Sinaduraren unea.

Sinaduraren unea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz jaunak eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariorde Elena Torres andreak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) berriztatzeko testua sinatu dute, gaur goizean; horri esker, Nafarroako langile eta pentsiodunentzako kenkariak hobetuko dira, 440 euroko mugarekin.


Sinatutako testuak, lan-etekinengatiko kenkariak gehitu, eta modu positiboan diskriminatzen ditu aipatu errentak, horiek baitira PFEZn kargarik eta handiena jasaten dutenak. Hobekuntza hori, gainera, jarraikakoa izango da; hau da, handiagoa da errenta baxuetan, eta errentak igo ahala beherantz joango da, desagertu arte.


Erreforma hori, PFEZri buruzko gaur egungo Foru Legea Aldatzeko proiektu gisa onartuko du Nafarroako Gobernuak, eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera dago indarrean. Ondorioz, Nafarroako zergadunek ekitaldi honetan bertan izango dute horren inguruko onurak jasotzeko aukera. Hobekuntza hori, 2008ko Errenta Aitorpeneko kenkarien bidez aplikatuko da, hau da, 2009ko apirilean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa