(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Julio Altadill-en "Memorias de Sarasate" lana aurkeztu da faksimile-edizioan asteazkena, 2008.eko ekainak 25

Kultura eta Turismo Departamentuak Julio Altadill-ek idatziriko "Memorias de Sarasate" lanaren faksimile-edizioa aurkeztu du gaur. Aipatu lana 1909an argitaratu zuen lehendabiziko aldiz, Iruñako Aramendía y Onsalo inprimategiak.


Sarasate

Pablo Sarasate. ( irudia handitu )

"Memorias de Sarasate" lanaren edizioa da Pablo Sarasate-ren (1844-1908) heriotzaren ehungarren urteurrena ospatzeko Nafarroako Gobernuak antolatu duen ekintzetako bat. Mila ale argitaratu dira, eta horren guztiaren kostua 13.275,45 eurokoa izan da. Liburuak Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Fondoan eta liburu dendetan eskuratu ahalko da, 21 eurotan.


Julio Altadill bere lan historiko eta artistikoengatik egin zen ezaguna, lehiaketa ugaritan sariak jaso zituelarik. Bere lan asko, orduko argitalpenetan agertu ziren: "Euskal-Erria", "Euskalerriarenalde", "La Ilustración Española y Americana", "La Avalancha", "Diario de Navarra", "La Voz de Navarra", "Vida Vasca", "El Libro de Oro de la Patria" (1934), "El Pueblo Navarro", "La Ilustración Artística", "Arte Español", "Arquitectura", "El Sol", "Iruña", "Salud" "Boletín de Administración Militar" eta "Sarasate", bai eta argentinako egunkarietan ere.


Historia eta San Fernandoko Arte Eder Akademietako akademikoa izan zen 1902. urteaz geroztik. Zientzia eta Arteen Akademia Hispano Amerikarreko akademikoa izan ostean, berriz, Monumentuen Batzordeko idazkari eta presidenteorde gisa jardun zuen. Era berean, bera arduratu zen Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeko Buletina zuzendu eta erredaktatzeaz. Bertan, orotariko artikuluak idatzi zituen: historikoak, artistikoak, txostenak, ohar kritikoak, bibliografiak edota albisteak.


1915ean, Florencio de Ansoleaga-rekin batera, bertan izan zen, Monumentuen Batzordearen izenean, Nafarroako Erregeen gorpuzkiak Esako elizatik Leireko Monasteriora lekualdatu zirenean. 1919an, berriz, Batzordearen bilkura batean, Iruñako Historiaren inguruan idatziriko monografia onena saritzeko lehiaketa bat antolatzea proposatu zion Iruñako Udalari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa