(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abian jarri du Herriarteko Bidaiari Garraioaren Plan Integrala asteazkena, 2008.eko ekainak 25

Planaren helburua da lurralde mailako diagnostiko funtzional, ekonomiko eta juridikoa egitea, gaur egungo herriarteko bidaiari garraioaren zerbitzuei buruz, eta baita egiazko eskariaren ezaugarriak aztertu eta lineak eta kontzesiok arrazionalizatu eta modernizatzea ere


Gaur goizean Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak iragarri duenez, Gobernuak Herriarteko Bidaiari Garraioaren Plan Integrala jarriko du abian. Kontratazioa Gobernu akordioaren bidez onartu zuten, ekainaren 17ko bileran.


Errepide bidezko garraioa enpresa pribatuei zerbitzu publikoen kontzesiok eginez kudeatzen dute Nafarroan. Gobernuak, zentzu horretan, herritarren arteko mugikortasun desberdintasunak orekatzea du helburu, eta horretarako, komenigarritzat jo du zerbitzuen azterketa sakona egitea, zerbitzuak Foru Komunitateko eskariari egokitzeko.


Kontseilariak nabarmendu duenez "Nafarroan bidaiarien garraioari dagokionez inoiz abian jarri den Planik handi eta garrantzitsuena da; izan ere, Nafarroako etorkizuneko garraio publikoa aipaturiko Planaren bidez egituratuko dugu". Esku-hartzeak zehaztu eta Plana ebaluatzeko oinarrizko elementua "erabiltzailea eta haren mugikortasun baldintzen hobekuntza" izanen dira, mugikortasun iraunkorreko printzipio orokorren arabera betiere.


Foru Administrazioak bidaiariak garraiatzeko lineetako 39 kontzesio kudeatzen ditu gaur egun, eta zerbitzu horiek 21 enpresek eskaintzen dituzte. Kontzesioak Nafarroako Gobernuak kudeatuko baditu, beharrezkoa izaten da kasuan kasuko linearen ibilbide osoa edo gehiengoa Foru Komunitatean barrena izatea. Hartara, aipaturiko 39 kontzesioetatik 20k ibilbide osoa Nafarroan barrena dute, eta gainerakoek (19), berriz, Nafarroan eta inguruko erkidegoetan barrena. Azkenekoen artean daude bidaiari gehien izaten dituzten lineetako batzuk, hala nola Iruñea eta Gasteiz, Donostia, Zaragoza, Logroño eta Soria lotzen dituztenak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa