(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeak eta Tuterak udal kudeaketa modernizatuko dute, 500.000 eta 250.000 euroko inbertsioekin osteguna, 2008.eko ekainak 26

Gaur, bi udalek hitzarmenak izenpetu dituzte Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariarekin, eta haiei jarraiki, 388.444 eta 116.170 €-ko diru laguntzak jasoko dituzte


Pedro Pegenaute,zuzendari orokorra,  Yolanda Barcina alkatea, Salanueva kontseilaria, Tuterako alkatea den Luis Casado eta Carlos Adín.

Pedro Pegenaute, zuzendari orokorra, Yolanda Barcina alkatea, Salanueva kontseilaria, Tuterako alkatea den Luis Casado eta Carlos Adín. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak hitzarmen bana izenpetu du Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatearekin eta Luis Casado Oliver Tuterako alkatearekin, udal kudeaketa eta herritarren artapena modernizatzeko. Iruñeari dagokionez, 504.614 euroko inbertsioa egin beharko dute esku-hartzeetarako. Toki Administrazioko Departamentuak 388.444 euroko ekarpena eginen du, eta gainerako zenbatekoa (116.170 €) udalak berak ordainduko du. Tuterari dagokionez, berriz, 253.285 euroko inbertsioa egin beharko dute, honela banatuta: 197.600 €, Gobernuak, eta 55.685 €, udalak.


Departamentuak seigarren aldiz berritu ditu Iruñea eta Tuterako Udalekiko hitzarmenak, teknologia berriak eta herritarrak kontuan hartzen dituzten kudeaketa ereduak erabiliz Nafarroako toki administrazioetako zerbitzuen kalitatea eta modernizazioa bultzatze aldera. Informazioaren gizartea herritarrengana gerturatu dadin ere nahi dute proiektu horien bidez.


Bi hirietan egin dituzten aurrerapausoak eredu gisa erabil daitezke Nafarroako beste toki erakunde batzuen kalitatea hobetzeko eta modernizatzeko. Xede horrekin, bi udalek euren esperientzien berri eman eta Foru Komunitateko gainerako herriekin partekatuko dituztela hitzeman dute.


Tuterari dagokionez, hitzarmenari jarraiki, informazioaren gizartea garatuko dute "Ciudad Digital de Tudela" (Tutera, Hiri Digitala) proiektuaren bidez. Hartuko dituzten neurriak honako hauek dira: bigarren modernizazio plana egitea, aholkularitza teknikoa bermatzea (Departamentuak), udal artxiboa digitalizatzea, Lourdes Gizarte Etxean sarbideak kontrolatzeko sistema ezartzea, udal espedienteak kudeatzea, sinadura elektronikoa erabiltzen hastea, herritarren karpetako zerbitzuak hobetzea, kirol instalazioen kudeaketa eta erabilera hobetzea, web atari bat abian jartzea, herritarrei inkestak egitea, herritarrak artatzeko zerbitzuari ikuskaritza egitea, Tuterako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuen gutuna egitea, eta Elola Udal Kiroldegiko zerbitzuei ikuskaritza egin eta zerbitzuen gutuna zuzentzea.


Iruñeari dagokionez, berriz, honako hauek ezarriko dituzte: udal izapide elektronikoak; udal informazioa eskaintzen duten kioskoak; egiaztapeneko txartelen plana; oharrak, kexak eta iradokizunak sakelako telefonoaren bidez egiteko sistema; kartografia sistemak Udalaren webgunean; INFORMA produktua (010 telefono zenbakiaren bidez eskaintzen den datu basea); Udaltzaingoaren terminal mugikorretarako zerbitzuak (PDA delakoak); EFQM auto-ebaluazioa (kalitatea ebaluatzeko europar sistema) Iruñeko Udaltzaingoan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuen gutuna.


Bi hitzarmenetan, batzorde teknikoak osatu dituzte, Departamentuko eta Udal bakoitzeko ordezkariekin, esku-hartzeak koordinatu eta jarraipena egiteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa