(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoa Aztertzeko I. Jardunaldien aktak aurkeztu dira osteguna, 2008.eko ekainak 26

"Violencias fratricidas: carlistas y liberales en el siglo XIX" izenburupean jardunaldi horien edizio berria ospatuko da, Lizarran, irailaren 24tik 26ra bitartean


Karlismoaren Museoa eta Dokumentazio Zentroa irekitzeko beharrezkoak diren obra eta lan guztiak garatu artean, pasa den urteko irailean horren guztiaren inguruko lehen jarduera publikoa burutu zen, hau da, Karlismoa Aztertzeko Jardunaldiak. "El Carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución" izan zen jardunaldi horien izenburua. Aipatu museoaren Batzorde Zientifikoa arduratu zen guztia antolatzeaz. Batzorde horretako kideak dira honako historialariak: Juan Pablo Fusi Aizpurúa, Unibertsitate Konplutentseko Gaur Eguneko Historian katedraduna; Ángel García-Sanz Marcotegui, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra Gaur Eguneko Historian; Jordi Canal i Morell, Parisko conférences de l’École des Hautes Études de Sciences Sociales-eko maîtrea; eta José Ramón Urquijo Gotilla, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko Historia Institutuko Ikerketa irakaslea.


Bi izan ziren helburu nagusiak: Karlismoa beste gizarte mugimendu batzuen pareko bilakatzea, eta alde zehatzetan oinarritutako ikerketen arteko oreka ezartzea ikuspuntu kronologiko eta geografikoari dagokionez.


Azken aldian, historiografia honakoetara mugatu izan da, neurri handi batean: gizarte-fenomenoen muga geografikoak aztertzera eta eremu jakin horietara mugatu izanaren arrazoi eta baldintzak analizatzera. Behin oinarri teorikoak finkatu ostean, honako lehen bilera zientifiko hau prestatu zen, estatu mailako nahiz atzerriko adituen parte hartzearekin.


Hizlariak, herrialde ugaritako historialariak izan ziren: Espainia, Portugal, Frantzia, Italia eta Mexiko. Bertakoak dira, izan ere, karlismoa nahiz Europa eta Amerikako iraultzei aurre egiteko mugimenduen inguruan ospetsuenak diren ikerlariak.


Lehenengo jardunaldi horien aktetan, iaz aurkeztutako hamaika hitzaldiak jaso dira, bai eta saio ezberdinetan izandako eztabaidak ere. Beraietan, hizlariek gaiaren egoera azaldu eta lanik eta berrienen emaitzak aztertu zituzten. Lehenengo Jardunaldi horien bidez, Karlismoa XIX. Mendeko kontra-iraultzen fenomenoen baitan kokatu nahi izan zen. Fenomeno hori, izan ere, sarritan gertatu izan da bai Europa mendebaldean, bai beste herrialdeetan, esaterako, Mexiko.


Argitalpen honen bidez, serie bati eman zaio hasiera. Hori horrela, II. Jardunaldiak Lizarran izango dira, irailaren 24tik 26ra bitartean, honako izenburupean: "Violencias fratricidas: carlistas y liberales en el siglo XIX".

Dokumentazioa:
II Jornadas de Estudio del Carlismo
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa