(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expo Zaragoza 2008n, gaur, Nafarroaren Ohorezko Eguneko ospakizunak egin dituzte larunbata, 2008.eko ekainak 28

Nafarroako ordezkaritza 250 bat lagunek osatu dute, Miguel Sanz presidentea buru hartuta


Expo Zaragoza 2008n, gaur, Nafarroaren Ohorezko Eguneko ospakizunak egin dituzte. Foru Komunitateari eskaini dioten jaieguna izan da, eta Nazioarteko Erakusketako agintari nagusiek harrera egin diete Nafarroako agintariei. Programaren baitan, ekitaldi ofiziala egin dute, Expo Erakusketako Biltzar Jauregian, eta baita zenbait emanaldi ere, erakusketa esparru osoan.


Nafarroaren Ohorezko Eguna dela-eta, Foru Komunitateko ordezkari ofizialen talde bat joan da Expo Erakusketara, Miguel Sanz presidentea buru hartuta. Honako hauek joan dira Zaragozara: Javier Caballero Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea, Álvaro Miranda bigarren presidenteordea, Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilaria, Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Nafarroako Parlamentuko mahaikideak, Elma Sáiz Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Jesús Mª García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea, Luis Casado Tuterako alkatea, eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendaria.


Era berean, Nafarroako legebiltzarkideak, agintari nagusiak, 300 biztanletik gorako herrietako alkateak, Nafarroako Pabiloian proiektatzen duten ikus-entzunezkoaren protagonistak eta Pabiloiarekin zerikusia duten langileak ere gonbidatu dituzte ekitaldira. Guztira, 250 lagun bildu dira Expo Erakusketara, Nafarroaren Ohorezko Eguna dela-eta.


Jardunaldiari hasiera emateko, 17:00etan, Nafarroako ikurrina jaso dute Zeremonien Plazan, Espainiako Pabiloiaren ondoan. Nafarroako ikurrina gala uniformez jantzitako bi foruzainek jaso dute, eta Espainiako ikurrinaaren, Bureau International des Expositions erakundearenaren (Nazioarteko Erakusketak arautzen dituen erakundea), eta Europakoaren ondoan egonen da.

Orduan, Lizarrako musika bandak Nafarroako ereserkia jo du. César Antonio Molina Espainiako Gobernuko Kultura ministroa, Nafarroako ordezkariak (Miguel Sanz presidentea buru hartuta), eta Expo Erakusketako ordezkariak (Emilio Fernández-Castaño Erakusketako komisarioa buru hartuta) bildu dira ekitaldira.


Segidan, erakundeen ekitaldia egin dute Expo Erakusketako Biltzar Jauregian. Tuterako dantza taldeko kideek egin duten arkuaren azpitik sartu dira ordezkari ofizialak Biltzar Jauregira, hain zuzen. Barruan, Jana Valdés Biltzar Jauregiko presidenteak egin die harrera agintariei. Gainera, Nafarroaren izenean suil bat eman diote Jana Valdési.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa