(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 23,7 milioi euroko dirulaguntzak emanen ditu 2008-2015 aldian landa garapen arloko tokiko ekintzetarako

astelehena, 2008.eko ekainak 30

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 23.778.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko landa garapena helburu duten lau Toki Ekintza Talderen jarduerak diruz laguntzeko 2008-2015 aldian.


Neurri hauek jasota daude Nafarroako Gobernuak onetsi eta Europar Batasunak berretsi zuen 2007-2013 aldiko Landa Garapeneko Planaren barrenean, eta Nekazaritza Garatzeko Europako Funtsa-FEADERek finantzaketaren %55a ematen du.


Nafarroako Landa Garapeneko Programa 2007-2013, Nafarroako Gobernuaren nekazaritza-politika estrukturalaren tresna bat da eta haren helburuak hauexek dira: garapen jasangarri eta orekatua, lehen sektorearen lehiakortasuna indartzea, eta landa-eremuetako bizi-kalitatea eta landa-ekonomiaren dibertsifikazioa sustatzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa