(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak industriako tomateari buruzko ikerlana kofinatzatuko du

astelehena, 2008.eko ekainak 30


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari hainbat urtetarako gastua konprometitzeko 2008tik 2010era “Likopeno eta aromak, industriako kalitatezko tomatearen ezaugarria. Genotipoaren eragina eta ingurumen-ondorioak eta laborantzako teknikak” izeneko proiektuaren finantzaketa osatzeko Nekazaritza eta Elikaduraren Teknologia eta Ikerkuntzaren Institutu Nazionalarekin batera. Proiektua elkarlanean garatuko dute Nekazaritzako Institutu Teknikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta bi zentro ikertzaile, bata Bartzelonakoa eta Valentziakoa bestea.


Likopenoa antioxidatzaile naturala da tomatearen fruitu onduetan agertzen dena eta azken urte hauetan hainbat ikerlanen helburu izan da, izan ere, interes handia piztu baitu osasun arloan eta tomatearen kalitate organoleptikoan duen eraginarengatik (kolorea, zaporea, aromak eta abar).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa