(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008an ikastetxeei sostengua emateko programak ezartzeko baldintzak onartu ditu Gobernuak

astelehena, 2008.eko ekainak 30

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmenaren gehigarri bat onartu du. Aipaturiko hitzarmenaren helburua da, hain justu, 2008an Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei sostengua emateko Programak ezartzea (PROA Plana).


Bi erakundeek eskolako laguntza emateko programak garatzeko lankidetzaren baldintzak ezarri zituzten, eta horretarako, protokolo orokor bat sortu zuten, honako hauen gainean: ikaskuntza hobetzeko jarduerak, ikasleen integrazio egokia (ikastetxean), familien parte-hartzea, eta ikastetxe inguruko hezkuntza aukerak. Horrela, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zerbitzua hobetzeko bitartekoetarako osagarriak sortu zituzten, arrazoi soziokulturalen ondorioz desabantaila egoeran dauden ikasleentzat.


Hitzarmena 2006an izenpetu zuten, eta mugagabea da. Hala ere, urtero, esku-hartzeak berrikusi eta programak garatzeko lankidetza eta ekarpenak zehazten dituzte, kasuan kasuko gehigarriaren bidez.


Orain Nafarroako Gobernuak onartu dituen baldintzen arabera, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei sostengua emateko Programak honako ezaugarri hauek izanen ditu:


2008an eskolako laguntza emateko Programan parte hartuko duten ikastetxeei dagokienez, 2007-2008 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan Lehen Hezkuntzako 13 ikastetxe egon dira Programaren baitan. 2008-2009 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, berriz, Lehen Hezkuntzako beste 5 ikastetxetan eginen dute, eta ondorioz, aurten 18 ikastetxe egonen dira Programaren baitan.


Bestalde, laguntza akademikoaren Programari dagokionez, 2007-2008 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan Bigarren Hezkuntzako 5 ikastetxe egon dira Programaren baitan. 2008-2009 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, berriz, Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batean eginen dute, eta ondorioz, aurten 6 ikastetxe egonen dira Programaren baitan.


Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei sostengua eta laguntza emateko Programari dagokionez, azkenik, 2007-2008 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan Bigarren Hezkuntzako 7 ikastetxe egon dira Programaren baitan. 2008-2009 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, berriz, Bigarren Hezkuntzako beste 4 ikastetxetan eginen dute, eta ondorioz, aurten 11 ikastetxe egonen dira Programaren baitan.


PROA Plana


PROA Planaren baitan honako programa hauek daude: Eskolako Laguntza Programa, Lehen Hezkuntzan; Laguntza Akademikoaren Programa, Bigarren Hezkuntzan; eta Laguntza eta Sostengu Programa, Bigarren Hezkuntzan. Guztien helburua da ikasleek emaitza hobeak izan ditzaten bultzatzea, eta azken batean, ikastetxeak hobetzea, oro har.


Eskolako Laguntza Programa eta Laguntza Akademikoaren Programa (Lehen eta Bigarren Hezkuntza). Helburu nagusia da zailtasunak dituzten ikasleek etorkizunean aukera hobeak izan ditzaten ahalbidetzea, batik bat Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, eskolaz kanpoko lanaren edo sostenguaren bidez. Helburu zehatzak honako hauek dira: oinarrizko trebetasunak eskuratzea, irakurketa ohiturak hobetzea, eta ohiko lan erritmoarekin eta irakasgai bakoitzeko betebeharrekin bat egitea.


Laguntza eta Sostengu Programa (Bigarren Hezkuntza). Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batzuetan, kokalekuaren eta ezaugarrien ondorioz, egoera kultural eta sozial txarrean bizi diren ikasle ugari biltzen dira. Zentzu horretan, Laguntza eta Sostengu Programaren helburuak honako hauek dira: ikasle horiek eskolatu eta emaitza hobeak izan ditzaten bultzatzea, hezkuntza erantzunik egokienaren bidez; inguruneko hezkuntza aukerak hobeto aprobetxatu ditzaten bultzatzea; familiek seme-alaben hezkuntzan parte-hartzea handiagoa izan dezaten bultzatzea; eta azkenik, familiek kasuan kasuko ikastetxearekin harreman handiagoa izan dezaten bultzatzea.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa