(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak baimena eman du Tuterako Epaitegi berriaren proiektua idazteko kontratua egiteko

astelehena, 2008.eko ekainak 30

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Justiziaren zuzendari nagusiari Tuterako Epaitegietako eraikin berriaren proiektua idazteko kontratua egiteko. Kontratuaren zenbatekoa 278.000 eurokoa izanen da, BEZa barne, eta 2008tik 2011ra bitarteko aurrekontuetatik ordainduko dute.


Aurki, Lizarrako Epaitegiak eraikitzen hasiko dira. Hartara, Nafarroako Justiziaren gune guztiak berritzeko Tuterako Epaitegien eraikin berria egitea eta Justizia Jauregia handitzea (legealdi honen amaieran) baino ez da falta. Horrela, erakundea duintzeaz gain, bertako langileei eta epaitegietara jotzen duten herritarrei erosotasun handiagoa eskaini ahal izanen diete.


Tuterako Epaitegien eraikin berria 1.400 bat metro koadroko lursail batean eraikiko dute, etorkizuneko Queiles parkearen hegoaldean. Gaur egun, Tuterako Udala lursaila desjabetzen ari da, eta aurreikuspenen arabera, prozesua urtearen amaiera aldera bukatuko da. Nafarroako Gobernua, Justiziaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Tuterako Udalarekin mintzatu da, lursaila uzteko.


Gaur egun Sarasate kaleko Justizia Jauregian eskaintzen dituzten zerbitzuak eraikin berrira eramanen dituzte: lau epaitegi, Fiskaltza, Dekanotza, auzitegiko sendagilearen gelak, eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegia.


Proiektua idatzi eta lanak zuzentzeko gehienezko aurrekontua 378.000 eurokoa izanen da (218.000 € eta 160.000 €, hurrenez hurren). Lanak egiteko aurrekontua, berriz, 10,7 bat milioi eurokoa izanen da. Gaur Gobernuak onartu duen akordioaren arabera, proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko kontratuak honela finantzatuko dituzte: 218.000 euro, 2008ko aurrekontuen kontura; 32.000 euro, 2009ko aurrekontuen kontura; 64.000 euro, 2010eko aurrekontuetatik; eta 64.000 euro, 2011koetatik.


25 milioi € Justizia Administrazioarentzat, 1999az geroztik


1999an, Nafarroako Gobernuak Justizia Administrazioaren eskumenak jaso zituen, eta harrezkero 25 bat milioi €-ko inbertsioak egin ditu, zerbitzua hobetzeko. Gobernuak 2000tik 2007ra bitarte egin duen gastuaren %53,25 (13,3 milioi €) eraikinak egin eta egokitzeko izan da, eta %38 (9,6 milioi €), berriz, informazio prozesuak eta programa informatikoak eguneratzeko.


Eraikinetan egindako inbertsioei dagokienez, honako hauek egin dituzte: Justizia Jauregiari bi solairu erantsi, bi epaitegi eraiki (Agoitz eta Tafalla), eta Auzitegiko Medikuntzaren Nafar Institutua (Iruñea) zaharberritu eta ekipamenduz hornitu. Auzitegiko Medikuntzaren Nafar Institutua berriki jarri dute abian, eta 3 milioi €-ko inbertsioa egin dute. Era berean, Lizarrako Epaitegietako lanak egiten hasi dira. Eraikin horretan Foruzaingoaren polizia etxea eta Abokatuen Elkargoa ere egonen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa